-1
archive,category,category-transexualitatea,category-211,stockholm-core-1.2.1,select-theme-ver-5.2.1,ajax_fade,page_not_loaded,menu-animation-underline-bottom,header_top_hide_on_mobile,wpb-js-composer js-comp-ver-6.2.0,vc_responsive

EMAKUME ANITZAK

Martxoak 8an, denek dagoeneko dakigun moduan emakumeen nazioarteko eguna ospatu edo aldarrikatzen da mundu mailan. Agenda feministan morez markatutako efemeridea da hau, aldarrikapenez josia egon ohi dena.

Azken urteotan, emakumeen* nazioarteko egun bezela ikusi dugu egun honen izendapena, emakume hitza itzartxo horrekin lagundua izan da. Hau emakumeen arteko aniztasuna ikustarazteko intentzioarekin egin izan da. Izan ere, batzuetan, ahaztu egiten zaigu emakumeak ez garela talde homogeneo bat, zeina berdin posizionatua dagoen botere estrukturengatik, baizik eta esan bezela, anitza den.

Gero eta gehio feminismoak (edo transfeminismoak zehazki) hori aldarrikatzen dute; ezberdinak garela eta hau balio bat dela, nahiz eta diferentziak ezberdintasun sozial eta legalak justifikatzeko erabili diren historikoki, ezberdintasuna balio bat da, eta honek zera esan nahi du azken finean, aniztasuna balio bat dela.

Hortaz, emakumeak askotarikoak gara; emakume batzuk beste emakume batzuk desiratzen ditugu, emakume batzuk zakila dugu, emakume batzuk pobrezi egoeran gaude, emakumeak anitzak gara funtzionalidade aldetik, emakumeak jatorri ezberdinetakoak gara, emakumeak azal kolore ezberdinak ditugu, emakume batzuk potoloak gara, emakume batzuk bizarra daukagu, emakume zaharrak, lan ezberdinak egiten ditugun emakumeak, edo langabetuak gara, etabar luze bat.

Denak gara emakume, eta identitate horrek batzen gaitu, izan ere, munduan ez da berdina emakume jaiotzea (edo emakume bezela sozializatua izatea) edo gizona jaiotzea. Pribilegioekin bizi zara edo horiek gabe. Eta gero noski, honek beste ardatz batzuekin ere talka egiten du, hau azaltzeko Kimberlé Williams Crenshaw, arrazari buruzko teoria kritikoan ezpezializatutako irakasle eta akademidunak, intersekzionalitate hitza erabili zuen 1989an. Intersekzionalitatea, indibiduo bakoitzak kategoria sozial anitzei dagokienez duen pertenentziaren arabera opresioa sufritu edo pribilegioa izatearen fenomenoa litzateke. Hortaz pertsona bakoitza, kategoria horien arabera gizartearen erdigunean edo marjenetan gaude, irudian ikusten al da ze kategoriak jartzen gaituzten erdigunean edota marjenetan. LGTBI+ emakumeak, marjeneruntz botatzen gaituzten bi ardatz ditugu; emakumetasuna eta sexu eta genero aniztasuna, eta horiei askotan, beste batzuk ere gehitzen zaizkie.

Emakumeari egotziak izan diren lanak; hau da zainketa lanak, gizartearen sostengurako eta gizartearen ongizaterako ze beharrezkoak diren argi geratu den garai honetan, guk ere aldarrikapen horrekin bat egin nahi dugu, BIZITZAK ERDIGUNEAN jarri behar diren mundu bat nahi dugu, norbanakoak garrantzia duten mundu bat hain zuzen.

Honetaz gain, nahiz eta eskakizun historikoa izan, aurten ere bereziki, Trans legea aipatzekoa da martxoaren 8aren bueltan, izan ere, eztabaida ugari ematen ari dira estatuko legea onartzeko atarian gauden honetan eta uste dugu, feminismoak lege hau babestu behar duela, izan ere, trans emakumeak, gainontzeko pertsonak haiek jaiotzean emakumeak zirela ohartu ez arren, emakumeak dira, bakoitzak baitaki nor den, elkar entzutea besterik ez dugu hori jakin al izateko. Honen aurka dauden argudio guzti horien aurrean, Mother of queer-ek publikatutako binetak gauzak oso argi azaltzen dituela uste dugu, eta horregatik hemen uzten dizkizuegu, izan ere, ahizpatasuna defendatzen bagudu, feminismoa transfeminista izan beharko da edo ez du emakume guztien askatasunaren eta eskubideen alde borrokatuko eta orduan, ez da feminismoa izanen eta ez du sistema iraultzea lortuko.

DENA ALDATU SISTEMA ARRAKALATU!

Para leer este artículo en casatellano pinchar aquí

Ongi etorri inauteriak

Inauteri garaia iritsi dela aprobetxatuz, jai honetatik gertu edo urrun egon daitekeen gai bati heldu nahi diogu: trabestismoa. Trabestismoa genero-adierazpen gisa defini genezake, non pertsona batek ezarritako arauetatik kanpoko formulen bidez adierazten duen bere burua. Travesti adierazpenak konnotazio desberdinak ditu denbora-, kultura- eta lurralde-testuinguruaren arabera. Urte askotan modu mespretxagarri eta iraingarrian erabili bazen ere, LGTBIQ+ kolektiboa kontzeptuaz jabetu zen, eta estigma borroka kolektiboaren ikur bihurtu zuen.

Trabestismo hitza “transvestite” hitzaren aldaera bat da, hitz hau Magnus Hirschfeld mediku, sexologo eta aktibista alemaniarrak sortu zuen, lehen aldiz 1910eko bere lanean sartu zuena, “Trabestituak: mozorrotzeko desio erotikoaren ikerketa bat”. Etimologikoki, hitza latinezko “trans”, “Gurutzatu” edo “gainditu” eta “jantzi” hitzetatik dator. Terminoak, borondatez, beste sexuari esleitutako janzkera sozialak erabiltzen zituzten pertsonak deskribatzeko balio izan zuen.

Askotan, “Trabesti” terminoa transexualarekin nahasten da. Garrantzitsua da bereiztea. Trabestia da janzkeraren, makillajearen, adierazpenaren eta abarren bidez beste sexuari esleitutako rolak hartzen dituen pertsona. Transexuala, ordea, jaiotzean bere genitalen arabera esleitutako sexua ez dator bat denarekin (sexu sentitua).

Askotan, gizonak dira trabestismoa praktikatu dutenak, agian “feminitatearen erritual” gisa ere bai, alde femeninoa transformismoaren bidez goratuz eta arau sozial eta kulturalak urratuz. Gizon batzuek emakume izatearekin lotzen diren kode femeninoak ezagutzeko jakin-mina dute. Hori dela eta, inauterietan, mozorroaren bidez, emakume rolak hartzen dituzte edo “itxura” egiten dute ordu batzuetan. Beste batzuk, “Emakumez” mozorrotzen dira, atributuak puztuz, eskandalizatzeko edo eragiteko helburuarekin: erizainak, azafatak, bular erraldoiak, plastikozko ipurdiak….

Ezin dugu aipatu gabe utzi emakumeak ere trabestitzen direla eta drag direla, eta hori, bitxia bada ere, ikusezinago dago (beste behin ere, gizonek baino balorazio txikiagoa dute emakumeek egindako ekintzak, kasualitatea!). Drag King kolektiboaz ari gara. Performancea egiten duten emakumeak dira, maskulinoki janzten direnak (drag) eta genero-estereotipo maskulinoak pertsonifikatzen dituztenak. Laburbilduz, beste alderdiarekin (maskulinoa edo femeninoa) zer harreman duzun ikustea da kontua, “Askatuz”. Beraz, hemendik Drag Queen eta Drag King taldeei keinu bat egin nahiko genieke, artearen eta ikuskizunaren bidez performance-tik gizartea aldatzea lortu dutela eskertzeko.

Inauteriak katarsi kolektibo hutsa dira, transgresioaren festa, non emakumez mozorrotzeko maskulinotasunaren tentsio soziala ere aska daitekeen, edozein dela ere pertsonaren sexu-joera. Gizonez mozorrotzea, bizar eta bibote gehiago jartzea, jarrera maskulinoagoak hartzea ahalduntze-ariketa izan daiteke emakumeentzat, eta, edozein egoeratan, inauteriak, ospakizun pagano nagusia, aitzakia ezin hobea dira sexu- eta genero-rolen jokoa praktikan jartzeko eta feminitateei eta maskulinitateei buruzko iruditeria zabaltzeko.

Rol mugagabeen unibertso horren erdian, crossdressing-a (janzkera gurutzatzea) dago, “Gizonez” janztea gustatzen zaien “emakumez” edo “emakumez” janztea gustatzen zaien “gizonak” nahasten dira. Transformismoak, sakontzen badugu, ongi azaltzen du nola gure sexu-eraketan inor ez den guztiz gizon edo emakume (baina hau beste baterako). era berean, urtean zehar ez bezalako portaera bat aukeratzeko ere balio dezake.

Ikerketa txiki bat egin genezake eta gure inguruko gizon-emakumeei galdetu ea inoiz “trabestitu” diren eta zergatiaz jabetu diren. Ikerketa egitera gonbidatzen zaituztegu! Gero konpartitu…

Clicka aquí para leer el artículo en castellano

Trans memoria, azaroak 20 Transfobiaren biktimen gogoratze eguna

Oraingo honetan, transfobiaren biktimak oroitu nahi ditugu lerro hauek 2020ko azaroaren 20ri eskainiz.

Horretarako, hainbat trans bizipenen inguruko oroimena egin nahi dugu, eta haien azalean bizi eta esperimentatu zituzten pertsonak ekarri nahi ditugu protagonistatzat.

Hasteko, munduko lehen Trans pertsona aipatuko dugu, Lili Elbe, “Daniar neska” bezala ezagunagoa, bere biografian oinarritutako filmagatik, 1882an jaio zen Danimarkan. Zehatzago esateko, “Sexu-aldaketa” izeneko kirurgia egin zuen lehen pertsona ezaguna izan zen, urte haietan oso esperimentala zen ebakuntza.

Gaur egun, esan dezakegu ez dela zorrotza sexua kirurgia bidez aldatzen dela esatea, baizik eta genitalen (barnekoak eta/edo kanpokoak) morfologia aldatzen dela. Izan ere, badakigu sexua ez dutela genitalek ematen, baizik eta pertsona bakoitzak bere burua pentsatzen duela, norberak badikigu nor garen, nahiz eta guztiz zilegi izan kirurgiak egitea edo ez egitea, gu ahalik eta ondoen bizitzeko.

Jarraian, Christine Jorgensen izendatu nahi dugu, 1926an New Yorken jaioa, “Sexua berresleitzeko” kirurgia arrakastatsu bat izan zuen lehen pertsona izan zena eta 1951n, Lilik egin eta 20 urtera, bere izaera publikoki onartu zuena. Ebakuntza horrekin batera hormona-terapia bat ere egin zitzaion.

1951.urtea, historikoki, herenegun esatea bezala da, eta, beraz, zuekin partekatu nahi genituzkeen galdera batzuk datozkigu burura: ezinbestekoa al da kirurgia genitala egitea emakume edo gizon izateko? Zerk egiten gaitu emakume eta gizon?

Oroimena egiten ari garela aprobetxatuz, ezin dugu Michael Dillo alde batera utzi, lehen trans gizon (dokumentatua), Ingalaterran jaio zen 1915ean. Michael 1939an hasi zen testosteronarekin hormonatzen, gizona zela oso jakitun. Erreferente bihurtu zen, baina, aldi berean, bere herrian ere baztertua izan zen, gaur egun “sexilio” deitua izan dena bere bizitzan zehar zenbait aldiz jasan behar izan zuen.

Gure lurraldetik pixka bat gertuago, espainiar estatuan, Bibiana Fernandez ospetsua aipa dezakegu, bere izena 1998an aldatu zuena. Ez al zaizue denbora-jauzi handia iruditzen errealitate hori Espainian ikusten hasten denerako? Eta Europara begiratzen badugu, 2020an lehen aldiz, emakume trans bat sartu da Belgikako kabinetean ministro gisa, Petra De Sutter alegia.

Euskal Herritik hurbilago dagoen erreferentziaren bat bilatzen saiatu gara, eta erreferentzia ezagunei buruzko informazio gutxi aurkitu dugu. Hala ere, ezin dugu aipatu gabe utzi Antonio Erauso (Donostia, 1585), bere jaiotza-izena Katalina izan zena, eta bere biografiak gizon bezala bizi izan zela erakusten duena, “Deskubritu” zuten arren eta bere nortasuna sekula aitortu ez zioten arren. Horrek Euskal Herriaren memoria historikoa ikertzeko, lantzeko eta aitortzeko dagoela ondorioztatzera garamatza. Lan horrek ahalegin handia eskatzen du, baina, aldi berean, interesgarria eta beharrezkoa da.

Amaitzeko, esan nahiko genuke zein garrantzitsuak izan diren gure aurretik dauden pertsona horiek ikusarazteko, balioa emateko eta, batez ere, existitzeko. Hainbat pertsona ezagun aipatu ditugu, eta egunerokotasunaren garrantzia ere aipatu nahiko genuke, beste leku batetik gauden/garen guztiengatik. Jakina, La Venenori buruzko gaur egungo seriea bezalako hedabideetan agertu diren artista, ospetsu eta aurpegi publiko guztiek lortutako ikusgarritasuna alde batera utzi gabe.

Azken batean, azpimarratu behar da trans pertsonok oso balio aberasgarria ematen diogula gizateriari: aniztasuna. Horregatik, eskerrik asko IZATEagatik.

Izan ginenengatik, gara eta izango gara.

Jarraian, esteka interesgarri batzuk utziko dizkizuegu, artikulu honetan aipatzen diren pertsonen bizitzei buruz gehiago irakurtzeko:

Munduko lehen trans pertsona (deklaratua) – Emakume daniarra:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Lili_Elbe

Christine Jorgensen. Estatubatuarra. Lehen ebakuntza arrakastatsua:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Christine_Jorgensen

Michael Dillo. Lehen trans gizona. Ingalaterra. Medikua. Hainbat aldiz erbesteratu zen:

http://ovejarosa.com/michael-dillon-primer-hombre-transexual-la-historia

Historiako 10 trans nabarmenenak:

https://www.losreplicantes.com/articulos/transexuales-destacados-historia

Europako lehen ministro trans. Belgikan. 2020:

https://www.france24.com/es/20201005-petra-de-sutter-primera-ministra-transgenero-belgica-europa

Katalina Erauso:

https://www.lavanguardia.com/historiayvida/edad-moderna/20191220/472298078027/catalina-erauso-monja-alferez-siglo-de-oro.html

https://eu.wikipedia.org/wiki/Katalina_de_Erauso

 

Leer artículo en castellano

URRIA TRANS

Urrian zehar hainbat egun garrantzitsu ospatzen ari gara gure LGTBI+ egutegian, T (transexualitatea) eta I (intersexualitatea)- earekin zerikusia dutenak, hain zuzen ere, gure sexu-identitatearekin eta ezaugarriekin zerikusia dutenak.

Identitate sexualak “nor naiz?” galderari erantzuten dio, hau da, bakoitzak badakigu zein emakume eta gizon garen. Askotan, identitate sexuala, desiraren orientazioarekin nahasten da; azken horrek galdera guztiz desberdin bati erantzuten dio: nor gustatzen zait? Pertsona bakoitzaren sexu-adierazpenarekin ere nahas dezakegu, hau da, bakoitzak bizitzeko dugun modu bakar eta errepika ezinarekin.

Transexualitatea eta intersexualitatea polemika sortzen duten gaiak dira, eta, aldi berean, politizatuak daude (gainerako siglekin batera), baina oso termino ezezagunak ere badira. Azterlan nahiko berriak pertsonen sexu-identitatearekin eta haien determinazioarekin zerikusia duten gaiekin fintzen hasi dira.

Orduan, nork erantzun diezaioke “nor naiz” galderari? NI!, bakarrik Ni. Autopertzepzioa da determinatzeko gakorik baliotsuena. Izan ere, badakigu, eta errealitateak erakusten digu, gizon eta emakume bihurtzen gaituena ez direla genitalak, ezta kromosomak ere. Horregatik, hainbat konbinazio posible daude emakume eta gizon izateko, pertsona adina. Autobus laranja batek kontrakoa esan nahi badu ere, badira zakila duten neskatilak/emakumeak eta bulba duten mutikoak/gizonak, eta, jakina, gure genitalen forma, tamaina eta itxurari buruzko aukera ugari. Errealitate hori ezin da ukatu, naturaren aurka joatea litzatekeelako, inoiz ez hobeto esanda.

Sexu-aniztasuna, hau da, sexuak, gorputzak, identitateak, sexualitateak, pertsonak, hain da zabala, ezen munduko pertsona guztiak hartzen baititu. Gainera, aniztasunaz, identitateaz, orientazioaz eta/edo adierazpenaz hitz egiten dugunean, absolutuak alde batera utzi behar ditugu, muturretan muturren artean baino jende gutxiago baikaude. Hau da, gure errealitatean beti lagun dugun “continu-uma” hemen dago berriz ere.

Oraingo honetan, hurrengo efemerideak aipatu nahi genituzke, ospatu edota aldarrikatu ahal izateko. Alde batetik, urriaren 26a, Intersex ikusgarritasunaren eguna da. OMEren arabera, egun honen helburua “Intersex pertsonen eskaerak ikusaraztea da, haien aurkako diskriminazioarekin amaitzeko eta gorputz-osotasunerako, autonomia fisikorako eta autodeterminaziorako eskubidea bermatzeko”.

Bestalde, urriko azken larunbata Trans Despatologizazioaren aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna da. STP, Stop Trans Pathologization plataforma aktibistak abiarazitako ekimena da. 2009az geroztik, helburu hauek ditu, besteak beste: generoen arteko igarotze-prozesuak gidaliburu diagnostikoetako nahasmendu mental gisa sailkatzetik kentzea, publikoki estalitako osasun-arreta trans-espezifikoa eskuratzea eta intersex pertsonei normalizazio binarioko tratamenduak indargabetzea.

Horrek erakusten du ’emakume’ eta ‘gizon’ kategoriak desberdinak direla eta bereizi egin behar direla, baina, aldi berean, gauza komunak dituztela. Orain horri buruz hausnartzea besterik ez zaigu geratzen, hurrengo galderatik abiatuta: “Eta ni, nor naiz?”.

Pinchar para leer en castellano

Nafarroako transexualei laguntzeko eta arreta emateko gida

Transexualei laguntzeko eta arreta emateko gida” hau Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI) sexu- eta/edo genero-identitateagatik herritar askori eragiten dieten askotariko diskriminazioak gainditzeko neurriak sustatzeko, bultzatzeko eta ezagutarazteko duen nahiari erantzuten dio.

Azken urteotan pertsona guztientzako eskubideak lortzeko bidean aurrera egin badugu ere, gehiegitan, transexualak eta transgeneroak hezkuntzaren, osasunaren, gizartearen, kulturaren eta lanaren esparruetako sentsibilizazio-ekintzetatik kanpo geratu dira.

Gobernu honek, INAIren bidez, LGTBI kolektiboen eskariari erantzun nahi izan dio uneoro, erakundeen inplikazioari dagokionez – Zerbitzuen eta legediaren arloan –, izaera unibertsaleko giza eskubideen defentsan.

Horregatik, Nafarroako Foru Komunitatean sexu- edo genero-identitateagatiko, sexu-orientazioagatiko eta genero-adierazpenagatiko diskriminazioaren aurkako politika publikoak ezartzeko, konpromiso argi eta irmoak behar dira. Horretarako, Nafarroako Gobernuko departamentu guztietan eta gainerako toki-administrazioetan edozein diskriminazioren aurka egiten ari garen lana hartuko dugu abiapuntutzat. Eta, abiapuntu horretatik, zeharkako lanketa bat garatzea, hau da, berdintasun-gidalerro bat izatea politika eta sektore guztietan.

2016ko ekainean, Transexualitatearen Arretarako Batzordea sortu genuen Nafarroako Foru Erkidegoan. Partaidetza-prozesu bat bizi izan dugu, eta horrek balio izan digu gogoeta egiteko, hazteko, erantzuten jakiteko, aukerak zabaltzeko. Eta aldaketarako motor gisa ere balio izan digu.

Batzorde honen helburu nagusietako bat Gida hau egitea izan da, eta, izenak berak dioen bezala, transexualek, senideek eta gaian interesa duten pertsonek laguntza, babesa eta baliozko tresna dutela sentitzea lortu nahi izan da. Tresna horrek, lehenik eta behin, gaian, kultura- eta gizarte-testuinguruan eta arau-esparruan kokatuko gaituen kontzeptu-esparrua jasoko du. Gidaren bigarren zatian, Nafarroako herritarrek administrazio publikoan dituzten zerbitzuak jasotzen dira, bai eta transexualen eta familien kolektiboei buruzko informazioa ere.

Naizen, adin txikiko transexualen familien elkartea jaio da

500 lagunetik gora bildu ziren Donostiako Antzoki Zaharrean musika, umorea, bertsoak eta dantza nagusi ziren ekitaldira, baina oroitzapenerako eta emoziorako uneak ere izan ziren. NAIZEN osatzen duten ehun familia baino gehiago euskal eta nafar erakundeetako eta talde eta elkarte ugaritako ordezkariek babestu zituzten bere lehen ekitaldi publikoan. Africa Baeta eta Xabier Madariaga kazetariek aurkeztu zuten ekitaldia. Eneko Goia Donostiako alkateak eman zuen ongietorria, eta Udalbatzak Antzoki Zaharra utzi zuen, NAIZEN luzatzeko.

Adingabe transexualen familiek hobekien gordetzen duten sekretua, elkartearen izena eta logoa, Esti Urresola zuzendariak Ekaitz Goikoetxearen testu batean oinarrituta argitaratutako bideo baten azken planoetan azaldu zen. Bertan, familia horiek azken urteetan ‘Chrysallis Euskal Herria’ izenarekin egindako lana laburbildu zen.

Elkarteko 7 haurrek letra handiz idatzi zuten taula gainean Naizen irudikatuko duten logotipo berria, koloreekin.

‘Naizen ‘izena, elkarteari oparitu diona, Ekaitz Goikoetxea bere magia eta poesiarekin, euskaraz “ni naizena’ (naiz+erlatiboa) esan nahi du; hitzekin poetikoki jolastuz,” Ni naizena naizena “ere esan nahi du (naiz+superlatiboa);” ni naizena “bezala ere irakur daiteke 1. pertsonan (naiz), gainerakoek” zela “pentsatzen zutenaren aurrean. Berak eramango zukeen Eta 6 letra horiei atera dakizkiekeen hitz- eta zentzumen-joko gehiago eta gehiago.

Logoak, Arista komunikazio agentziak modu altruistan diseinatua, bere letren bidez, arrosa eta urdinaren artean kolore segida oso bat dagoela erakusten du, bakoitza, kolore ezberdinekoa baita. Izan ere, guztiok ditugu kolore horiek guztiak, bakoitzak neurri eta proportzio desberdinetan. I ‘aren puntua pozaren, askatasunaren eta zoriontasunaren eztanda bihurtu da, horrela loratzen baikara benetan garena izan gaitezkeenean.Iturria: naizen.eus