Azaroaren 20a Trans Memoriaren Nazioarteko Eguna
Azaroaren 20a Trans Memoriaren Nazioarteko Eguna izan zen, eta idatzi honen bidez erresistentziarako eta eskubideen konkistarako bidea egin duten trans errealitateak dituzten pertsona guztiak gogora ekarri nahi ditugu. Beraien gorputzak lehen lerroan jarri dituztenak, askatasun-bideak irekiz, ez bakarrik trans kolektiboarentzat, baita pertsona guztientzat ere. Sistema cisheteropatrialalaren aurkako borrokaz ari garelako. Arraroak, bollerak, marikak, potoloak, beltzak, bi, trans, ez-bitarrak, intersex gorputzak, trabestiak, pobreak, eroak, errefuxiatuak, putak, frikiak eta bere arau cibeteronormatiboaren iruditeria baztertzailean sartzen ez den aniztasun oro alde batera uzten dituenari buruz ari garelako.
Madrilen, 2021eko azaroaren 20an Trans Plataformaren Federazioko kideak kalera atera ziren Trans Memoriaren Nazioarteko Egunean, «Faxismoaren aurka, Trans Legea» lelopean. Mar Cambrollé trans-aktibista historikoa eta elkartearen lehendakaria azpimarratzen zuen: «Trans pertsonen bila etortzen direnean, emakumeen bila etortzen dira, langileen bila, ikasleen bila. Gure borroka zeharkakoa da. Faxismoak ez du nahi ez justiziarik, ez berdintasunik, ez aniztasunik». Eta erantzule egiten zituzten “sektore aurrerakoiak eta feminismo instituzionalizatua”, alegia, “Faxismoari alfonbra gorri bat zabaltzeaz, haien politika erreakzionarioak eta giza eskubideen aurkakoak baliozkotuz».
Madrilgo kideek, halaber, gorroto-diskurtsoen hedapena eta hauen onargarritasuna kritikatu zuten. Faxismoak arma jaurtitzaile gisa erabiltzen baiditu arau cisheteropatriarkalaren edozein zalantzaren aurrean, hasieran hitz egin dugunaz, gogoratzen duzue?
Izan ere, diskurtso horiek gure eguneroko bizitzan sartzen ari dira, ogia erostera doanak bezala, eta ultraeskuineko “astakeriekin” lotzen baditugu ere, lekua izaten ari dira gure egunerokotasunean. Hainbeste, non egitateak ere lortzen baitituzte, eta, bestela, nola justifikatzen dugu 2021ean A Coruñako gazte bat “maricón” oihuaren azpain erailtzea? Hala ere, badirudi gehiago gustatzen zaigula inoren karguan ez dauden adingabe atzerritarrei lupaz begiratzea, ordura arteko bizitza guztia alde batera utzi dutenei, beren jatorrizko herrialdeko egoera beldurgarrienetan eta ankerrenetan iristen diren hoiei.
Horregatik, azaroaren 20an, Trans Memoriaren Nazioarteko Egunean eta egunero, gorrotoak gorroto gehiago baino ez dakarrela gogorarazi nahi dugu. Eta honekin, duela urte gutxi, LGTBI+ pertsonak existitze hutsagatik zigortu egiten zituztela berreziketako kartzeletan, eskubide guztiak urratuz. Eta hori lege faxisten babesean, hala nola, Alper eta Gaizkileen Legeekin edo, ondoren, Arriskugarritasun eta Birgaitze Sozialaren Legeekin. Gainera, 1988ko ekainera arte (duela 33 urte baino ez) ez zen kendu Zigor Kodeko eskandalu publikoaren delitua, LGTBI+ pertsonak eta, bereziki, transen kolektiboa zigortzen zituena.
Jarraian, eskerrak eman nahi dizkiegu borroka egin duten eta borrokan jarraitzen duten trans errealitateak dituzten pertsona guztiei, bidea irekitzeko eta gorrotoaren aurka borrokatzeko beren bizitzak erdigunean jarri dituztenei.
Gaur egun atea jotzen duen gorrotoa, baina pasatzen utziko ez dioguna. Ez baitugu ahazten, ez zaituztegu ahazten:
Bazterketa hain, hain, hain bortitza denean, zure errealitatea “ez zara hemen sartzen” edo “ez zaitugu hemen nahi” denean (“hemen” hitza familia, lagunak, ikasketak, enpleguak, maitasunak, erakundeak, eskubideak etab. hitzei erreferentzia eginez), duintasunez bizitzen uzten ez dizutenean, eskubiderik ez dituzunean, soilik zu izaten uzten ez dizutenean, orduan existitze hutsa iraultza bat da. Beraz, eskerrik asko. Eskerrik asko lehen lerroan borrokatu duzuen trans errealitateak dituzuen pertsona guztiei, kolpe eta jipoiei eutsiz, zuengatik eta datozenengatik zuen buruak ikusarazi duzuenei. Baita iraultza espazio txikietan egin duten guztiei ere, «Zuk zeuri» eremuetan, konplizitate begirada batekin, isiltasunetik, hitz egin gabe esan dutenei eta egiten sinetsi gabe, egin duten guztiei. Azkenik, zuen errealitateak Ikustarazteko aukerarik izan gabe, izan zaretenei eta izango direnei.
Eskerrik asko aniztasun-bideak irekitzeagatik eta munduko pertsona guztien bizitzak aberasteagatik.