1769
page-template-default,page,page-id-1769,stockholm-core-1.2.1,select-theme-ver-5.2.1,ajax_fade,page_not_loaded,menu-animation-underline-bottom,header_top_hide_on_mobile

[vc_row row_type=”row” use_row_as_full_screen_section=”no” type=”full_width” text_align=”left” background_animation=”none” css_animation=””][vc_column][vc_empty_space height=”100″][/vc_column][/vc_row][vc_row row_type=”row” use_row_as_full_screen_section=”no” type=”full_width” text_align=”left” background_animation=”none” css_animation=””][vc_column][vc_empty_space][/vc_column][/vc_row][vc_row row_type=”row” use_row_as_full_screen_section=”no” type=”full_width” text_align=”left” background_animation=”none” css_animation=””][vc_column width=”1/4″][vc_column_text]

“Identitatea” , “orientazioa” eta “espresioa” kontzeptuak askotan nahastu egiten dira eta modu desberdinean jorratu behar diren errealitateak definitzen dira.

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]

Sexu-identitateak nork bere buruaz duen pertzepzioari eta eraikuntzari egiten dio erreferentzia (gizona, emakumea edo bitarra ez den pertsona naiz*). Identitate sexualaz ari garenean ni naizenaz ari gara. Denok dakigu nor garen.

 

Sexu-orientazioak desio erotikoa norantz bideratzen den adierazten du, hau da, pertsonari gustatzen zaiona adierazten du. Emakumeak, gizonak, biak edo bat ere ez.

 

Espresioa ni bizitzen eta azaltzen naizen moduak dira, naizen pertsona bakar bezela, eta identitate eta orientazioarekiko independientea da. Ez du hauetako bat ere iragartzen.

 

* Ez emakume ez gizon gisa identifikatzen ez den pertsona. Gizon edo emakume gisa identifikatzeaz ari garenean, eredu zurrun batean pentsatzeko joera dago; interesgarria litzateke kontzeptu horiek zabaltzea, izaki sexudun guztiak bakarrak eta errepikaezinak baikara.[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row row_type=”row” use_row_as_full_screen_section=”no” type=”full_width” text_align=”left” background_animation=”none” css_animation=””][vc_column][vc_empty_space][/vc_column][/vc_row][vc_row row_type=”row” use_row_as_full_screen_section=”no” type=”full_width” text_align=”left” background_animation=”none” css_animation=””][vc_column width=”1/2″][vc_column_text css=”.vc_custom_1601376905343{margin-bottom: 30px !important;}”]

SEXU ETA GENERO

IDENTITATEA

[/vc_column_text][vc_single_image image=”2684″ img_size=”large” qode_css_animation=””][vc_empty_space][vc_column_text]Sexuidentitatea EZ dute genitalek edo kromosomek ematen, baizik eta pertsona bakoitzaren jakintzak zehazten du. Hala, bulba duten emakumeak eta zakila duten emakumeak egongo dira, bulba duten gizonak eta zakila duten gizonak, XX kromosoma eta XY kromosomak dituzten gizonak, etab.

 

Identitate sexual hori berezkoa du gizakiak, eta biziprozesuan zehar eraikitzen doa. Prozesu horretan, norbanako bakoitzak bere burua adierazten saiatzen da barne-elkarrizketa baten bidez, bere buruarekiko koherentzia izan dezan, baina baita munduarekiko lotura gordetzeko kanpoelkarrizketa bat ere.

 

Barrutik kanporantz ematen den prozesu bat da, baina funtsezkoa da kanpotik ere norberak nahi bezala identifikatua eta “irakurria” izatea, “gu”a osatzen duen horretan espazioa izateko: kolektibitatean, komunitatean, gizartean.[/vc_column_text][vc_empty_space height=”60″][vc_column_text css=”.vc_custom_1620299340612{margin-bottom: 30px !important;}”]

ADIERAZPENA

[/vc_column_text][vc_single_image image=”2685″ img_size=”large” qode_css_animation=””][vc_empty_space][vc_column_text]bakoitzak munduaren aurrean bere burua erakusteko duen moduari egiten dio erreferentzia; gure hitz egiteko, janzteko, konpontzeko edo keinuak egiteko moduari. Alegia, bakoitzak besteen aurrean agertzeko duen moduari. Identitatetik eta orientaziotik independentea da, hauetako batek ere ez baitu bestea iragartzen. Adibidez badaude gizonak (identitatea) heterosexualak (orientazioa) “luma” daukatenak (adierazpena). Batzuetan joera dugu gizon batek “luma” badu homosexuala dela pentsatzeko, baina honek ez du zertan horrela izan. Luma izan dezake eta gaya izan edo izan dezake eta heterosexuala izan, edo bisexuala… Hau da, zure adierazteko moduak ez ez du zure orientazioa aurre suposatzen.

 

Adierazpenei ematen zaizkien konnotazioak femenino edo maskulino bezela irakurriak dira bizi dugun momentu historiko, sozial eta kulturalaren arabera.

Gaur egun, gure gizartean onartuta dago emakumeek takoidun oinetakoak erabiltzea, eta gizonek aldiz ez. Erdi Aroan  ordea, estatus soziala markatzeko[1], gizonak ziren takoiak erabiltzen zituztenak.

Mendebaldean, orokorrean, ohikoa da bi emakume eskutik helduta ikustea bi gizonek egitea berriz, ez. Ekialdean kontrara, bi gizonek eskua heltzea errespetuaren seinalea da.

 

Gizartean sexu bakoitzari egozten zaizkion arau zurrunak daude. Izateko, sentitzeko eta adierazteko modu ezberdinak hierarkikoki antolatzen ditu,  batzuk beste batzuen gainetik jarriz.  Horrek,  sexu eta genero aniztasuna ikustezin bilakatzen du, baita pertsona bakoitza bakarra eta errepikaezina dela ukatu ere.

 

1]  Historia del zapato desde la Antigüedad hasta nuestros días por Paul Lacroix (1862). 80-92.

https://www.bbc.com/mundo/noticias/2013/01/130125_cultura_tacones_altos_historia_ao[/vc_column_text][vc_empty_space][/vc_column][vc_column width=”1/2″][vc_column_text css=”.vc_custom_1601376685037{margin-bottom: 30px !important;}”]

DESIO EROTIKOAREN ORIENTAZIO SEXUALA

[/vc_column_text][vc_single_image image=”2683″ img_size=”large” qode_css_animation=””][vc_empty_space][vc_column_text]Ohikoa da kategoriak gure sexuorientazioaren arabera esleitzea. Adibidez, heterosexuala erabiltzen da, kontrako sexuarekiko erakarpen erotikoa sentitzen duten pertsonak aipatzeko; homosexuala, norbaitek sexu bereko pertsonekiko desioa sentitzen badu; bisexuala, erakarpena sexu bietako pertsonengana zuzentzen bada.

 

Planteamendu horrek kategorizatu eta bereizkeria sortzen du desio erotikoa bizitzeko eta adierazteko modu desberdinen (bisexualitatea, homosexualitatea, asexualitatea) eta gehiengoaren beste desio erotiko mota batzuen artean (heterosexualitatea), desio batzuk besteen mende jarriz. Historikoki LGBTI+ pertsonenganako estigma eta gaitzespena eragiten duen sexu-sailkapen horren aurrean, kolektiboak zalantzan jarri du heteronorman oinarritutako etiketatze hori, eta sexu-orientazioagatiko diskriminaziorik eza helburu izan duten hainbat borrokari ekin dio.

 

Baina bai heterosexuala, bai homosexuala, bai bisexuala, desio erotikoari egiten dio erreferentzia.

 

Desio erotikoaren sexu-orientazioa continuum gisa uler daiteke, bi muturrekin: emakumeenganako desioa eta gizonenganako desioa. Horien artean, pertsonak beren esperientzien arabera jar gaitezke (biografia sexuala). Bizitzan zehar emakumeenganako desioa bakarrik sentitu duen emakume bat continuumaren muturrean konkatuko da;; gehienbat emakumeenganako erakarpena sentitzen duen gizon bat berriz, baina batzuetan gizonenganako ere bai desira duenak, eta erdigunerantz jarriko da. Pertsona bakoitzaren desira bakarra eta errepikaezina da.[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row row_type=”row” use_row_as_full_screen_section=”no” type=”full_width” text_align=”left” background_animation=”none” css_animation=””][vc_column][vc_empty_space height=”100″][/vc_column][/vc_row]