2523
post-template-default,single,single-post,postid-2523,single-format-standard,stockholm-core-1.2.1,select-theme-ver-5.2.1,ajax_fade,page_not_loaded,menu-animation-underline-bottom,header_top_hide_on_mobile

Uztailak 16 Drag Ikusgarritasunaren Eguna

[vc_row row_type=”row” use_row_as_full_screen_section=”no” type=”full_width” text_align=”left” background_animation=”none” css_animation=””][vc_column][vc_column_text]

Drag Ikusgarritasunaren Eguna dela eta, Nafarroako MARUXAK Drag taledarekin hitz egin dugu. Ezagutu nahi?

 

Kattalingorri: Gustatuko litzaiguke zuen buruak aurkeztea, irakurtzen gaituzten eta zuen adierazpen artistikoaz ezagutzen ez duten pertsona guztientzat.

Maruxak:
Kaixo! Rita eta Diana gara. MARUXAKeko kideak. 2019an Mendillorri auzoan sortutako taldea, Drag munduan showak egiten dituena. Hasieran, herriko festetan eta Iruñeko eta eskualdeko elkarteetan pintxatzen genuen. Baina osasun egoera horrekin berasmatu eta gauza ezberdinak egin behar izan ditugu.
Ez gaude bakarrik, animatzaile-rola duen Unikornia Power dugu lagun. Martotxa eta Popony ere bai, margotzen eta irakasten digutenak. Aimarrana eta Leticia argia eta soinuaren gai teknikotan aritzen dira. Ikerrek eta Urkik audio-bisualean, eta gure espektakuluen atzean dagoen jende oro ere MARUXAK dira. Esan dezakegu auzolanean lan egiten duen kolektiboa garela. Izan ere, gure biltoki nagusia Antzara da, Mendillorriko zentro komunitarioa. Magia guztia sortzen den tokia da.

 

 

Kattalingorri: Noiz eta zergatik hasi zineten performance hauek egiten?

Maruxak:
Rita eta Diana oso lagunak gara Drag egin aurretik. Biok jakinmin handia genuen mundu honengatik. Diana Drag Race saioko jarraitzailea zen txikitatik, eta Rita Kanarietako inauterietako Drag galekin maiteminduta zegoen.
2019an, Botulina izeneko auzoko bi kiderekin aritzeko aukera izan genuen. Esperientzia izugarri atsegin genuen, eta gure kabuz antolatzea erabaki genuen. 2019ko Mendillorriko Jaietan pintxatu genuen lehen aldiz eta arrakasta handia izan genuen.
Drag oso ezaguna ez zen mundu batera eramatea zen helburuetako bat. Herriko festetara, elkarteetara… Beti izan gara militantake jaietako batzordeetan eta herri-kolektiboetan. Lehenengo “pintxada” hori egin genuenetik leku ainitzetik deitu digute jaiak alaitzeko. Gure fantasia mundu hau behar den edonora eramatea da gure nahia.

 

Kattalingorri: Oztopoak izan dituzue bidean?

Maruxak:
Alderantziz. Hala ere gutxi daramagu honetan tartean pandemia izan dugularik, beraz baliteke goiz izatea iritzi borobila botatzeko. Oraingoz, leku guztietan laguntza eta erraztasunak besterik ez ditugu aurkitu. Mendillorrin auzokide guztiak ezagutzen gaituzte, eta zerbaitetarako laguntza eskatzen baduzu, laguntzeko prest dagoen jendea gertu duzu. Horrek ez du esan nahi aurrerago egoera desatseginen bat aurkituko ez dugunik. Beraz oraingoz, dena ondo.

 

Kattalingorri: Zer eragin izan du maila pertsonalean drag izateak?

Maruxak:
Hemen biok argudio berberak ditugu. Askapena eta jabekuntza ekarri dizkigu zalantzarik gabe. Drag mundutik asko ikasi behar izan dugu, kanpotik ezagutzen bait genuen bakarrik. Orain, barrutik eta irizpidez eman dezakegu iritzia. Pertsonaiaren barruan nahiz kanpoan ezagutu dugu geure burua. Autoikaskuntza makillajean, ileapainketan eta gure nortasuna garatzen… Drag izateari buruz ere asko ikasi dugu. Jende orok uste du emakumez janzten garen gizonak soilik garela, eta ez da hala. Harago doa. Mila aldaera dituen adierazpen artistikoa da.

 

 

Kattalingorri: Norengandik eta nola ikasi duzue? Zein dira zuen erreferenteak?
Maruxak:
Bi alde bereiz ditzazkegu.
Alde batetik, pertsonaiak daude. Hor esan dezakegu mundu osotik eta inorengandik batera edaten dugula. Bilboko Fellinietatik etor daitekeen alde komiko eta mamarratxa bat dugu, eta gure auzoko arroiletatik ere edaten dugu. Izugarri atsegin dugu Choni mundua, eta asko dugu hortik. Folkloretik ere edaten dugu. Biak dantzariak gara eta Draga eta folklorea egiten dugun guztian daude. Eta noski aldarrikapena. Draga politikoa da, nahiz eta zenbaitzuk bereizi nahi duten. Beraz mezu bat bota badezakegu, ba bota egingo dugu.

Bestetik, Draga bera da. Hor autoikaskuntza asko dago. Tutorial asko, Martotxa eta Poponyk makillajeaz asko erakutsi digute. Sare sozialek Drag mota ezberdinak ikusten lagundu digute.
Eta, jakina, Drag mundu honetan gu baino lehenago hasi direnetaz eta bidea ireki digutenetaz ere ikasi dugu. Botulinak, gure lagun handiak (Donatella Maní eta Exia Vermut) eta aurrean ditugun Iruñeko Dragonak. Jende guzti hori gabe, agian ez genuen proiektua aurrera eramango. Gure hirian Draga mugitzen ari zela ikusteak eta bakarrak ez ginela jakiteak eman zigun MARUXAK sortzeko azken bultzada. Hasieran asko kostatu zitzaigun lehen pauso hori ematea.

 

Kattalingorri: Zer ekarpen egin diezaioke Dragak pertsona bati?
Maruxak:
Funtsean nork bere burua ezagutzea, berasmatzen jakitea, askatzea, ahalduntzea, ikastea… eta askotan poltsikoa prestatzea ere badakar. Honi buruz esan ahal daiteke ia edozer gauzarekin egin daitekeela Drag eta ederki antolatu zaitezkeela diru gehiegi ez gastatzeko, baina beti minimo bat inbertitu behar da, eta denbora batez ere. Honetarako denbora asko behar da, hori bai. Jeje

 

Kattalingorri: Drag mota ezberdinak daude?
Maruxak:
Bai. Erantzuna erabatekoa da. Drag bakoitza bakarra da. Denek uste dute Draga gizona emakumez jaztea soilik dela, eta Drag mota hori existitzen bada ere, Drag egiten duten emakumeak eta pertsona ez-bitarrak ere badaude. Pertsonaia bakoitza mundu bat da, eta hango eta hemengo inspirazioa du. Hainbat modalitate daude. Drag Queen, King, ez bitarra, kid kluba, Drag kanarioa… eta maila horien artean kategoria ezberdinak daude. Batzuek komedian, pasareletan, musikan… aritzen dira. Modalitateak ere nahastu eta fusionatu egiten dira… Horregatik esan dezakegu Drag bakoitza mundu bat dela eta pertsona bakoitza, bizitzan bezala, bakarra dela. Mugarik eta araurik gabeko unibertsoa da. Bakoitzak bere helburuak eta kontakizunak zehazten ditu.

 

 

Kattalingorri: Zer gomendatuko zenioke Drag izateko lehen urrats hau emateko gogoak dituen pertsonari?
Maruxak:

Egin dezala. Hau da Drag orok erantzungo dizuna. Arriskatzea, ikastea, askatzea. Pazientzia edukitzea, prozesu guztiek denbora bait daramate eta berrasmatzen ari zara… Inor ez da ezertan ikasita jaio. Baina pazientziaz eta irmotasunez ateratzen da dena. Nahiago genuke mundua dragaz beteta egongo balitz. Seguru askoz mundu hobea izango litzatekeela.

 

Kattalingorri: Zein da gehien maite duzuen Maruxen irudia?
Maruxak:
Hiru ditugu.
1. Mendillorrin saio bat egin genuen lehen egunekoa, non gudu batean baino jende gehiago zegoen.
2. Mendiko inauterietan. Auzo osoan ibili ginen kamioi batean igotak, eta jendeak primeran gozatu zuen. Gure azken agerpenetako bat izan zen etxean sartu aurretik.
3. Gure azken bideoklipa gure auzoa atzean dugula Monte Campamenton grabatzen. Lan honetan uste dugu jada nabaritzen dela gure irudiaren bilakaera eta ikaskuntza.

 

Kattalingorri: Zer sentitzen duzue gaur, ekainak 28, Harrotasunaren Egunerako prestatzen?
Maruxak:
Ba sentimendu ezberdinak dira. Alde batetik gure gaurko look-ean Erkidegoa isladatu nahi izan dugu. Oso anitza bait da nahiz eta ez iruditu. Bestetik Noaineko guduaren urtemuga ere gehitu dugu, non Nafarroa bere independentzia galdu zuen. Ideia hau landu dugu kateekin eta oraindik gaur egun LGTBIQ+ kolektiboak jasaten duen jazarpenarekin.
Eskuin indarrak Nafarroako konkistaren 500. mendeurrenaren ospakizunari egin dion boikota eta kolektiboaren pertsonekiko duen gorroto-mezua lotu nahi izan ditugu. Gero eta errespetu falta eta eraso gehiago daude, Hungarian gertatzen ari dena Europar Batasunak ezer egin gabe… Trans legearen gaia… Hainbat afera dago kalera atera eta aldarrikatzeko… Harrotasona sentitzen dugu eta uste dugu parte hartu eta ikusarazi egin behar dela guzti hau, hemen gaudela eta hemendik ez garela mugituko esateko jende guzti horreri. Gorrotoaren diskurtsoa geroz eta handiagoa den arren. Eta, bide batez, beste gauza batzuk aldarrikatu baditzakegu, hobe.

 

 

Kattalingorri: Azkenik.. beste zerbait gehitu nahi diozue?
Maruxak:
Tokiko kultur-eszena lagundu egin behar dela uste dugu. Geldialdi garai hauetan kalte handia egin zaio kulturari, eta guztion artean babestu behar dugu eta tokiko eszena kontuan hartu behar dugu egoera hau gainditzeko. Denon artean lagunduz.
Sare sozialetan proiektu mordoa ditugula ere adierazi nahi dugu, irakurleak egiten duguna hobeto ezagutzeko. Eta bide batez baebesa eta maitasuna ematen badiote gure lanari askoz hobe.
Bi bideoklip ditugu Youtuben. Bat iazko uztailean atera genuen, gure elkarteko ereserkiaren bertsio batekin eta guk Kiliki Frexkoren (Chill Mafiako kidea) laguntzarekin osatu genuen beste gai batekin.
https://www.youtube.com/watch?v=b20-Q0WcM8M
https://www.youtube.com/watch?v=8OQr1nBy6GA
Dantza eta folklorea Dragarekin nahasten duen proiektua dugu orain eskutan: Folklore Travestia.
Eta esango genuke, halaber, mundu guztiari ez zaiola gustatzen egiten duguna, baina kritikak eraikitzaileak badira eta ez suntsitzaileak, askoz hobe.

 

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]

Admin