Sexualitate kontzeptuak pertsona bakoitzak izaki sexudun izateko duen moduari egiten dio erreferentzia, hau da, izaera anitzei.
Pertsona adina forma eta adierazteko modu daude. Pertsona guztiak desberdinak gara, eta denok ditugu gure baitan ezaugarri femeninoak eta maskulinoak, maila desberdinean, pertsona bakoitzaren arabera.
Ezaugarri horiek, halaber, biologiko, psikologiko eta soziokulturalak dira. Ondorioz, ez dago gizon-emakume izateko eredu bakarra.
Horregatik guztiagatik, gizon edo emakume eredu bakarra dagoela baieztatzea eta erreferentzia gisa hartzea okerra eta diskriminatzailea da. Baieztapen horiek arau zorrotzetan oinarritzen dira, eta, modu hierarkikoan, izateko, sentitzeko eta adierazteko beste modu batzuen gainean kokatzen dira, gure ezaugarri den aniztasuna ikusezin bihurtuz.
Etimologia eta Historia: «Lesbiana» hitza, K. a. V. mendean Safo poetaren bizileku izandako Lesbos uharte Greziarraren izenetik eratorria da. Kontserbatu diren idazkietatik, emakume gazte talde bat Saforen ardurapean zegoela ondorioztatu da, berarekin ikasi eta ondo pasatzeko. Poeta honen poemek eta bere ikasleek emakumeen arteko harremanez, eguneroko bizitzez eta errituez hitz egiten zuten. Horregatik guztiagatik, «Saficas» hitza emakumeekin harreman erotikoak zituzten emakumeak izendatzeko ere erabili zen.
Diskriminazio handiagoa: gure gizarteetan dagoen kultura patriarkalak emakume bisexualen, lesbianen eta transen diskriminazio handiagoa eragiten du. Pertsona hauek indarkeria eta diskriminazio egoerak jasaten ditugu, gure identitate eta orientazioagatik; ezarritako ereduek, izaera, sentipen eta adierazpide batzuk beste batzuen gainean hierarkizatzen dituztelako.
Lesbianak maskulinoak eta femeninoak izan gaitezke, adierazpen modu bat izateak orientazio zehatz bat dakarrela pentsatzea okerra da, ez baitago lesbiana bat beste baten berdina denik, eta ez dago aurrean dugun pertsonaren desio erotikoaren orientazioa jakinarazten digunik, galdetzea izan ezik.
Etimologia eta Historia: izen hau ingelesaren bidez sartu zen gure kulturan eta honek, era berean, frantsetik jaso zuen, XII. mendean, hauek izaera alaieko eta arduragabeko pertsonak izendatzeko erabiltzen bait zuten. Frantziara gaudium (gozamena) latindar substantibotik heldu zen.
Baina, egia esan, hitz hori gaztelaniaren lexikoan existitzen zen, “gayo”, alaia edo ikusgarria ere esan nahi zuena; denborarekin erabiltzeari utzi zitzaion. 2001ean RAEk gay hitza onartu zuen: «Pertsona bat, bereziki gizona, beste gizon batenganako desio erotikoa sentitzen duena, nahiz eta gay hitza lesbianak izendatzeko ere baliagarria izan zen: ‘Gay emakumea’ (Amerikar Kontinentean).
Denborarekin, «Homosexual» hitzak patologiari erreferentzia egiten zionez, gay hitza autodefinizio gisa hartu zen, kutsu negatiboak kentzeko.
Gayak maskulinoak eta femeninoak izan gaitezke, adierazpen modu bat izateak orientazio zehatz bat dakarrela pentsatzea okerra da, ez baitago gay bat beste baten berdina denik, eta ez dago aurrez aurre dugun pertsonaren desio erotikoaren orientazioa jakinarazten digunik, galdetzea izan ezik.
Transexualak, transgeneroak, genderqueer/queergeneroak askotariko genero-adierazpenak eta bestelako generobariazioak barne hartzen ditu. Trans hitzak izartxoa daramanean gorputza, identitatea eta bizipenak ulertzeko modu anitzak azpimarratzen ditu, arau sozialetatik haratago.
Kasu gehienetan, gizonek zakila dute, eta emakumeek bulba. Horregatik, haurdunaldian umetxoaren sexua esleitzeko genitalak hartzen dira erreferentziatzat. Baina emakumea edo gizona izatea ez datza genitaletan, eta ez dute hauek definitzen. Identitatea zehazten duena autopertzepzioa da.
Aipua: «Genitalak hipotesi ona dira, baina axioma txarra» Joserra Landarroitajauregi
Transexualitateari buruzko ideia oker batzuk daude:
Gorputz oker batean jaio garela esatea. Norbaiten gorputza ezin da oker egon, hori besterik ez da, berea, gainerakoengandik desberdina. Gorputza ez da jantzi bat bezalakoa, zure neurrikoa izan daitekeena edo ez. Nolanahi ere, gizon edo emakume batek izan beharko lukeenaren inguruan sortutako eredu ezarrien ondorioz, pertsonok, eta ez bakarrik trans pertsonek, gorputz-aldaketak egiten ditugu ditugu, baina horrek ez du esan nahi gorputz oker batean jaio garenik.
Sexuz aldatzen dela esatea. Baieztapen hori egiten denean, genitalen morfologia aldaketari ari da aipamena egiten. Genitalak sexuaren sinonimo gisa erabili ohi dira, baina definizioan aipatu dugun bezala, horiek ez dute sexua zehazten, pertsonaren berezko pertzepzioak baizik. Beraz, ez da sexua aldatzen, besteok genitalen morfologia eta kromosomei erreparatuta, egotzi diogun kategoria sexuala baizik.
Honi lotuta, beste akats bat agertu ohi da: zakila eta barrabilak gizonaren genitalak dira, eta alua emakumearena. Gorputza oker ez dagoela aipatu dugun bezala, honen zati bat ere, genitalen kasuan bezala, ezin da oker egon. Horregatik, alu bat emakumearena izango da emakumea batek badu, eta zakila eta barrabilak gizonarenak, gizon batek baditu. Akats honen jatorria da gizon gehienek zakila eta barrabilak dituztela eta emakume gehienek alua dutela, baina ez guztiek. Horregatik, errealitateak berak gorputz-aukera guztiak zabaltzera behartzen gaitu, pertsona guztiak barne hartzeko.
Emakume izan nahi duen gizona, edo alderantziz. Emakumea edo gizona izatea ez da nahi edo nahi ez izatearen kontua, ez da aukeratzen; izatearen kontua da, zara edo ez zara. Beste kontu bat da emakume edo gizon transexualok aukeratzen ditugun elementuak gainerakoek garen emakume edo gizon gisa ikus gaitzaten.
Beraz, aurrean nor dugun jakiteko modurik fidagarriena galdetzea da, eta, oraindik adierazterik ez badu, horretarako behar den denbora ematea.
Etimologia eta Historia: hitz hau bi aurrizkiaren (bi edo biena esan nahi duena) eta latinezko sexualitis hitzaren baturatik sortzen da, espezie bateko banakoen sexu-izaerari erreferentzia egiten diona eta, gizakien kasuan, eremu ez soilik biologikoetara hedatzen dena.
Antzinako Greziatik portaera bisexualak erregistratu dira. Hori bai, sexu-orientazio hau ikusezin bihurtu eta alde batera utzi dute sozialki onartuagoak diren bestelako praktikek.
Intersexualitateaz ari garenean, LGBTI+ akronimoan, gizonen edo emakumeen gorputzarentzat ezarritako arau mediko edo sozialarekin bat ez datozen barneko sexu-ezaugarriekin (barneko genitalak edo kromosomak) edo kanpoko sexu-ezaugarriekin (kanpoko genitalak) jaiotzen diren pertsonak aipatzen dira.
Transexualitatearen kasuan bezala, genitalak dira komunitate mediko eta judizialaren oinarria, sexu bat edo bestea esleitzeko. Pertsona hauen kasuan, lehen proba kliniko batean irizpide medikuen arabera ezarritako genitalen estandarrei erantzuten ez badiete, proba kromosomikoen arabera (XX edo XY) erabakiko dute zein kategoriatakoak garen.
Identitatea ez dute ez barneko eta kanpoko genitalek zehazten, ezta kromosomek ere, pertsonaren pertzepzioak baizik. Beraz, gure genitalak, ukondoa, betazalak edo oinak bezala, hori besterik ez dira izango, gure gorputzaren zati bat gehiago.
Azken hori intersexualitateari buruzko beste akats batekin oso lotuta dago; jaiotzean esleitutako sexuaren eta gure genitalen morfologiaren artean koherentzia bilatu nahian, umetxoa izanda alu edo zakil «normatiboa» eraikitzeko ebakuntza kirurgikoa egitea.
Haurraren bizitza arriskuan dagoen kasuetan izan ezik, ebakuntza horiek atzeratu egin daitezke pertsonak erabaki ahal izan arte; izan ere, genital horiek beharrezko funtzio fisiologikoak betetzen dituzte; pixa egin ahal izatea, sentsazioak eta plazera sentitzea… gainerakoek bezala. Pertsona izango da aldaketa morfologikoren bat egin ala ez erabakiko duena.
Gaur egun, kolektiboa hain da plurala, siglak zabaltzeaz gain (jatorriz LGTBI, Lesbianak, Gayak, Transak, Bisexualak eta pertsona Intersexualak aipatzeko), izenaren amaieran «plus» edo «+» bat gehitu dela, izena mugarik gabe ez luzatzeko eta, era berean, lehen sigletan sartzen ez diren eta normatiboak ez diren orientazio eta identitate guztiak ikusarazteko. Akronimoak alfabetoko letra guztiak izan zitzakeen, edo pertsonak adina letra, pertsona guztiak bakarrak eta errepikaezinak baitgara.