Kattalingorri erreferentzia gune ireki eta plurala da, Nafarroako LGTBI+ kolektiboak biltzen dituena eta nagusiki pertsona Lesbiana, Gay, Bisexual, Transexual eta Intersexualak artatzen eta informatzen lan egiten du.
Gure erakundea LGTBI+ kolektibo eta pertsonentzako informazio, arreta eta laguntza-gune bat sortzeko beharretik sortu da.
2000. urtean, LGTBI+ eremuko beste lurralde batzuetako esperientziekin harremanetan jarri eta EHGAM kolektiboan izandako eztabaiden ondoren, Nafarroan sexu eta genero aniztasunari erantzungo zion espazio bat izateko beharra ikusi zen.
Horrela, erakundea proiektu profesionalizatu bat izateko asmoarekin sortu zen, babes instituzional eta pribatuak jasoko zituena.
Horretarako, proiektu bat egin zen LUMATZA kolektiboarekin (emakume lesbianen kolektiboa) eta ILOTA LEDOrekin (Nafarroako TRANS pertsonen elkartea) batera.
Nafarroako LGTBI+ pertsona eta gertukoen beharrei erantzuten diegu, dauden zerbitzuetara bideratuz, eta prestakuntza ere eskaintzen diegu hala eskatzen diguten profesionalei, erakundeei eta elkarteei.
Kattalingune Nafarroako Gobernuaren LGTBI+ informazio eta arretarako zerbitzu publikoa da, sexologian eta generoan espezializatutako langileek osatua. Iruñea,Tutera eta Iparmendebaldeko egoitzetatik doan ematen du zerbitzua Nafarroa osoan.
Zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
· Informazioa, arreta eta orientazioa LGTBI+ eremuan
· Aholkularitza sexologikoa
· Aholkularitza juridiko
· LGTBI+ kolektibo eta proiektuei laguntza
· Zerbitzuaren aurkezpenak Nafarroan
Iruñeko bulegoa: Abejeras 41
Tel: 948 229 149 Tel: 667 528 466 kattalingune@kattalingune.org
—-
Tuterako buelgoa: Centro Cívico Rua 33
Tel: 617 384 932 ribera@kattalingune.org
—-
Sakanako bulegoak:
Lakuntza. Udaletxea / Herriko plaza
Irurtzun. Kultur Etxeda / San Miguel kalea
Tel: 678 266 865
iparmendebaldea@kattalingune.org
Harrotu Iruñeko Udalaren sexu eta genero aniztasunaren informazio eta arretarako zerbitzu publikoa da.
Iruñeko herritar guztiei zuzenduta dago, eta, bereziki, udalerriko LGTBI pertsona, elkarte eta kolektiboei.
Harremana Harrotu: San Gregorio 28, behe solairua. 31001 Iruñea
Tel: 948 226 326