KATTALINGUNE SOS !
2023ko maiatzaren 17an berriz ere ospatu da LGTBIQ+fobiaren kontrako nazioarteko eguna; baina aurten, guretzat, ospakizun desberdina izanen da. Aurten, aspaldiko partez, atzerapausoez hitz egin behar dugu Nafarroan. Maiatzaren 17 honetan, aldarrikatu nahi dugu Nafarroako herritar guztiei eragiten digun zerbait: SOS KATTALINGUNE!!! Aski da!
Kattalingune zerbitzuan murrizketa handia izan da 2023an: zerbitzua kudeatzeko zenbatekoa murriztu zuten, eta, gainera, zerbitzuko 3 langile kaleratu. Ulertzeko zaila da, batez ere kontuan hartuta Nafarroako Parlamentuak onetsia zuela behar zen partida ekonomiko egokia. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak murrizketa harrigarri hau gauzatu du Parlamentuko gehiengoaren kontra. Orain, baliabide gutxiagorekin (giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak) zerbitzu gehiago eman nahi omen dituzte. Darabiltzaten irizpide neoliberalak iraingarriak dira.
Joan den urtean, Kattalingorri osatzen duten LGTBI+ taldeei (https://kattalingorri.org/ irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta hark kudeatzen du Kattalingune zerbitzua) dei egin ziguten, parte har genezan Berdintasunerako Institutuak egin nahi zuen kanpainan, maiatzaren 17a zela eta. Aurten ez da gurekin harremanetan jarri. Ez digute deitu, ez dakigu zergatik (edo bai?) Kattalingunek izan dituen murrizketa horiek, bertako langileek eta Nafarroako taldeek eta herritarrek sufritutako murrizketa horiek, LGTBI+fobia modu bat dira.
KATTALINGUNE – Nafarroako LGTBI+ Zerbitzua 2016an jaio zen, Nafarroako LGTBIQ+ taldeen ahaleginez, aspaldiko langileen ahaleginez, eta urtez urte aurrera egin du, 2023. urtea arte. LGTBIQ+ pertsonen eskubideak giza eskubideak dira, eta ezin dugu utzi atzera egitea, nafar guztien kalterako izanen bailitzateke.
2017. urtean, hura ere pertsona eta talde askoren ahaleginez, argitaratu zen 8/2017 Foru Legea, ekainaren 19koa, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzkoa. Bertan, hau esaten da: “Foru lege honen helburua da pertsona lesbiana, gay, bisexual, transexual, transgenero eta intersexualen (LGTBI+) eskubideak garatu eta bermatzea, eta pertsona horiei diskriminazio eta bortizkeria egoerak ekiditea, Nafarroan bestelakotasun afektibo-sexuala askatasun osoz bizi ahal izatea bermatzeko”.
Nafarroako Gobernuak, 2022an, bulego berriak ireki zituen Tafallan eta Lizarran, eta, hala bere konpromisoa berretsi zuen, LGTBI+ pertsonen eskubideekin, askatasunarekin eta ongizatearekin, baita sexu- eta genero-dibertsitatearen inklusioarekin ere.
2023an, ziurgabetasuna eta lan-gainkarga nagusi, Kattalinguneko langileak nekaturik daude, lan bera egin behar baitute langileen erdiak izanik, eta Nafarroa guztian barna ibili behar baitute. Berdinatasunerako Institutuak eta LGTBI+ Zuzendariordetzak ez dute jakin egoera honi erantzuten, edo ez dute nahi izan.
Hala, Olentzero edo Errege Egunerako oparia prestatua ziguten: murrizketa handia geure zerbitzuan: 2023an, langileen erdiek eman behar dute zerbitzua Nafarroa osoan, dibertsitatearen lurraldean, publizitateak dioen bezala. Baina okerrana da Berdintasunerako Institutuak, Remírez kontseilaria eta Isturiz zuzendaria buru duela, murrizketa hau gauzatu dutela Parlamentuaren irizpidearen kontra.
Kattalingunek jaso du, Nafarroako Parlamentuan, Geroa Bairen, EH Bilduren, Izquierda-Ezkerraren eta UPNren babesa, zerbitzu publiko honek segi dezan 2022ko abendua arte bezala. Aurrekontu eta langileen murrizketaren aurka agertu ziren; izan ere, murrizketa horrek, ibili eta buelta, zerbitzua desagertzea ekarriko baitu luzera.
LGTBI+ taldeek ozen diogu maiatzaren 17an, LGTBI+fobiaren kontrako nazioarteko egunean: SOS KATTALINGUNE! Aski da! Nafarroako Berdintasunerako Institutua: egin atzera murrizketetan eta berreskuratu kalitatezko zerbitzua.
Javier Remírez, Eva Isturiz: SOS KATTALINGUNE!!!
Sinatzaileak: DEKUMAS LBT, EHGAM, ILOTA LEDO, NAIZEN, TRANSKOLORE, FENIX