1769
page-template-default,page,page-id-1769,stockholm-core-1.2.1,select-theme-ver-5.2.1,ajax_fade,page_not_loaded,menu-animation-underline-bottom,header_top_hide_on_mobile,wpb-js-composer js-comp-ver-6.2.0,vc_responsive

“Identitatea” , “orientazioa” eta “espresioa” kontzeptuak askotan nahastu egiten dira eta modu desberdinean jorratu behar diren errealitateak definitzen dira.

Sexu-identitateak nork bere buruaz duen pertzepzioari eta eraikuntzari egiten dio erreferentzia (gizona, emakumea edo bitarra ez den pertsona naiz*). Identitate sexualaz ari garenean ni naizenaz ari gara. Denok dakigu nor garen.

 

Sexu-orientazioak desio erotikoa norantz bideratzen den adierazten du, hau da, pertsonari gustatzen zaiona adierazten du. Emakumeak, gizonak, biak edo bat ere ez.

 

Espresioa ni bizitzen eta azaltzen naizen moduak dira, naizen pertsona bakar bezela, eta identitate eta orientazioarekiko independientea da. Ez du hauetako bat ere iragartzen.

 

* Ez emakume ez gizon gisa identifikatzen ez den pertsona. Gizon edo emakume gisa identifikatzeaz ari garenean, eredu zurrun batean pentsatzeko joera dago; interesgarria litzateke kontzeptu horiek zabaltzea, izaki sexudun guztiak bakarrak eta errepikaezinak baikara.

SEXU ETA GENERO

IDENTITATEA

Sexuidentitatea EZ dute genitalek edo kromosomek ematen, baizik eta pertsona bakoitzaren jakintzak zehazten du. Hala, bulba duten emakumeak eta zakila duten emakumeak egongo dira, bulba duten gizonak eta zakila duten gizonak, XX kromosoma eta XY kromosomak dituzten gizonak, etab.

 

Identitate sexual hori berezkoa du gizakiak, eta biziprozesuan zehar eraikitzen doa. Prozesu horretan, norbanako bakoitzak bere burua adierazten saiatzen da barne-elkarrizketa baten bidez, bere buruarekiko koherentzia izan dezan, baina baita munduarekiko lotura gordetzeko kanpoelkarrizketa bat ere.

 

Barrutik kanporantz ematen den prozesu bat da, baina funtsezkoa da kanpotik ere norberak nahi bezala identifikatua eta “irakurria” izatea, “gu”a osatzen duen horretan espazioa izateko: kolektibitatean, komunitatean, gizartean.

DESIO EROTIKOAREN ORIENTAZIO SEXUALA

Ohikoa da kategoriak gure sexuorientazioaren arabera esleitzea. Adibidez, heterosexuala erabiltzen da, kontrako sexuarekiko erakarpen erotikoa sentitzen duten pertsonak aipatzeko; homosexuala, norbaitek sexu bereko pertsonekiko desioa sentitzen badu; bisexuala, erakarpena sexu bietako pertsonengana zuzentzen bada.

 

Planteamendu horrek kategorizatu eta bereizkeria sortzen du desio erotikoa bizitzeko eta adierazteko modu desberdinen (bisexualitatea, homosexualitatea, asexualitatea) eta gehiengoaren beste desio erotiko mota batzuen artean (heterosexualitatea), desio batzuk besteen mende jarriz. Historikoki LGBTI+ pertsonenganako estigma eta gaitzespena eragiten duen sexu-sailkapen horren aurrean, kolektiboak zalantzan jarri du heteronorman oinarritutako etiketatze hori, eta sexu-orientazioagatiko diskriminaziorik eza helburu izan duten hainbat borrokari ekin dio.

 

Baina bai heterosexuala, bai homosexuala, bai bisexuala, desio erotikoari egiten dio erreferentzia.

 

Desio erotikoaren sexu-orientazioa continuum gisa uler daiteke, bi muturrekin: emakumeenganako desioa eta gizonenganako desioa. Horien artean, pertsonak beren esperientzien arabera jar gaitezke (biografia sexuala). Bizitzan zehar emakumeenganako desioa bakarrik sentitu duen emakume bat continuumaren muturrean konkatuko da;; gehienbat emakumeenganako erakarpena sentitzen duen gizon bat berriz, baina batzuetan gizonenganako ere bai desira duenak, eta erdigunerantz jarriko da. Pertsona bakoitzaren desira bakarra eta errepikaezina da.