1767
page-template-default,page,page-id-1767,stockholm-core-1.2.1,select-theme-ver-5.2.1,ajax_fade,page_not_loaded,menu-animation-underline-bottom,header_top_hide_on_mobile,wpb-js-composer js-comp-ver-6.2.0,vc_responsive

LGTBI+ HEZIKETA

Kattalingorrin LGTBI+fobiari aurre egiteko, harreman parekideak sustatzeko eta sexueta genero aniztasunari balioa emateko tresnarik onenetako bat formazioa dela uste dugu. Izan ere, gure buruak lantzen ditugunean, gure begiradak irekitzen ditugu eta dauden bizitza eta bizimoduen aukera guztiak ikusten ditugu; gure begirada kritikoa zabalduz eta ezarrita izan ditzakegun iruzur, beldur eta pentsamendu okerrak atzean utziz.

PRESTAKUNTZA:

Sexu eta genero aniztasuna

LGTBI+ memoria historikoa

Sexu-hezkuntza

Sexualitateak

NORI ZUZENDUA:

Gizarte-arloko, osasuneko, hezkuntzako eta abarreko profesionalak.

Elkarteak eta kolektiboak

Boluntarioak eta begiraleak

Edozein talde edo pertsona interesdun

METODOLOGIA:

Parte-hartzailea

Bizipenak

Epaiketarik eza

Entzute aktiboa

INFORMAZIO ESKATZEA

INFORMAZIO ESKATZEA

Behar duzun prestakuntzari buruzko aurrekontua egiten dugu. Jar zaitez gurekin harremanetan kattalingorrinafarroa@gmail.com helbidean edo deitu konpromisorik gabe edozein zalantza argitzeko 673 704 095 telefonora.

METODOLOGiA

Kattalingorriren formakuntzetan erabiltzen dugun metodologia parte-hartzailea da, gerora gure eguneroko bizitzara, aktibismora, boluntariotzara edo lanera eraman ahalko ditugun ikaskuntza esanguratsuak sortuz. Bizipen eta esperientzietan oinarritutako metodologia. Bertan, epaiketarik gabeko entzute aktiboa lantzen da, alderdi teorikotik praktikora pasatuz eta jasotako ikaskuntza gure bizitzetan integratzeko.

Kattalingorritik gai ezberdinen inguruko formazioak eskeintzen ditugu; sexu eta genero aniztasuna, LGTBI+ memoria historikoa, sexu-hezkuntza, sexualitateak eta abar. Denak sexologia substantiboaren esparrutik eta genero-ikuspegiarekin. Profesionalentzat, elkarteetako boluntarioentzat, ekintzaileentzat, gazte-taldeentzat edo jasotzeko interesa duen edozein talderentzat; izan ere, lehenengo kontaktu bat izan eta zein talde mota den aztertu ondoren, eskaeretara eta beharretara egokitutako prestakuntza sortzen da.

 

Modu honetan, eskatzen duenaren beharren araberako proposamenak egiten ditugu, ahalik eta prestakuntza osoenaren eta integralaren alde eginez. Horregatik, iruditzen zaigu interesgarria dela ikuspegi zabalago batekin lan egitea eta espazio egokiagoa eskaini ahal izatea. Hala ere, prestakuntza hauen ezaugarrietako bat denborak eta iraupena eskatzen duenaren errealitatearen eta beharren arabera egokitzeko gaitasuna da.