1765
page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-1765,stockholm-core-1.2.1,select-theme-ver-5.2.1,ajax_fade,page_not_loaded,menu-animation-underline-bottom,header_top_hide_on_mobile,wpb-js-composer js-comp-ver-6.2.0,vc_responsive

Sexu eta genero aniztasunari buruzko informazio eta laguntza-gunea.

Kattalingorri erreferentzia gune ireki eta plurala da, Nafarroako LGTBI+ kolektiboak biltzen dituena eta nagusiki pertsona Lesbiana, Gay, Bisexual, Transexual eta Intersexualak artatzen eta informatzen lan egiten du.

 

Gure erakundea LGTBI+ kolektibo eta pertsonentzako informazio, arreta eta laguntza-gune bat sortzeko beharretik sortu da.

 

2000. urtean, LGTBI+ eremuko beste lurralde batzuetako esperientziekin harremanetan jarri eta EHGAM kolektiboan izandako eztabaiden ondoren, Nafarroan sexu eta genero aniztasunari erantzungo zion espazio bat izateko beharra ikusi zen.

 

Horrela, erakundea proiektu profesionalizatu bat izateko asmoarekin sortu zen, babes instituzional eta pribatuak jasoko zituena.
Horretarako, proiektu bat egin zen LUMATZA kolektiboarekin (emakume lesbianen kolektiboa) eta ILOTA LEDOrekin (Nafarroako TRANS pertsonen elkartea) batera.

Nafarroako LGTBI+ pertsona eta gertukoen beharrei erantzuten diegu, dauden zerbitzuetara bideratuz, eta prestakuntza ere eskaintzen diegu hala eskatzen diguten profesionalei, erakundeei eta elkarteei.

Zergatik behar ditugu LGTBI+ pertsonentzako zerbitzuak?

LGTBI+ pertsonek eta orientazioa eta identitate sexuala arauaz bestelako modu batean bizi duten pertsonek zaurgarriak eta diskriminatuak izaten jarraitzen dugu, eta gure eskubideak bermatuak izan gabe jarraitzen dute. Afektuen eta identitateen horizonteak zabaldu egin dira, osoago bizitzeko, baina indarkeriamota desberdinak jasaten jarraitzen dugu, arauak ezarritako portaerei ez erantzuteagatik.
Sarritan, LGTBI+ pertsonek oztopo askori egin behar diegu aurre, etengabe bizi baititugu  heteronormatibitatearen aginduekiko haustura-esperientziak. LGTBI+ pertsonek pairatutako estigma soziala bizipen subjektibo oso bat sor dezake eta, sarritan, haien arbuioa barneratzearen ondorioz, haien egoerari buruzko bizi-larritasuna barneratzea ekarriko du.

Kattalingorrik kudeatzen dituen Nafarroako LGTBI+ arretazerbitzuak:

KATTALINGUNE

Kattalingune Nafarroako Gobernuaren LGTBI+ informazio eta arretarako zerbitzu publikoa da, sexologian eta generoan espezializatutako langileek osatua. Iruñea,Tutera eta Iparmendebaldeko egoitzetatik doan ematen du zerbitzua Nafarroa osoan.

 

Zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

 

· Informazioa, arreta eta orientazioa LGTBI+ eremuan
· Aholkularitza sexologikoa
· Aholkularitza juridiko
· LGTBI+ kolektibo eta proiektuei laguntza
· Zerbitzuaren aurkezpenak Nafarroan

 

Iruñeko bulegoa: Abejeras 41

Tel: 948 229 149  Tel: 667 528 466   kattalingune@kattalingune.org

—-

Tuterako buelgoa: Centro Cívico  Rua 33
Tel: 617 384 932   ribera@kattalingune.org

—-

Sakanako bulegoak:

Lakuntza. Udaletxea / Herriko plaza

Irurtzun. Kultur Etxeda / San Miguel kalea

Tel: 678 266 865
iparmendebaldea@kattalingune.org

HARROTU

Harrotu Iruñeko Udalaren sexu eta genero aniztasunaren informazio eta arretarako zerbitzu publikoa da.
Iruñeko herritar guztiei zuzenduta dago, eta, bereziki, udalerriko LGTBI pertsona, elkarte eta kolektiboei.

 

Harremana Harrotu: San Gregorio 28, behe solairua. 31001 Iruñea

Tel: 948 226 326

Info gehiago