Gorroto-delitua Zigor Kodean jasotako delitu-egintza bat da. Haren berezitasuna da zuzentzen denaren ezaugarri pertsonalengatik egiten dela; arraza, erlijioa, desgaitasuna, sexu-orientazioa, sexu- edo genero-identitatea, etnia edo delituaren xede den pertsonaren jatorria, edo egintza hori egiten duenak uste duelako pertsona hori kolektibo jakin batekoa dela eta aipatutako ezaugarri pertsonalak dituela. Pertsona bati, haren hurbilekoei, haren jabetzei eta pertsona-talde bati zuzenduta egon daiteke, edo, are gehiago, pertsona jakin bati zuzendu beharrean, kolektibo oso bati zuzendua egon.
Delitu mota horien azpian biktima kide den kolektibo osoari zuzendutako mehatxu bat dago. Delitu-egintza pertsona jakin baten aurkakoa izan daiteke, baina kaltearen mehatxua dagokion kolektiboari zuzentzen zaio. Oinarrizko Eskubideen Europako Agentziaren arabera, gorroto-delituen % 90 ez dira salatzen, eta, beraz, oso garrantzitsua da gure duintasunari eraso dioten eta ezikusiarena egiten ari diren kasu horiek guztiak berreskuratzea.
Gorroto-delitua nahiko kontzeptu berria da, eta “hate crime” kontzeptu anglosaxoian du jatorria. Europar Batasuna azken hamarkadan legeak egiten ari da horrelako egoeren aurka borrokatzeko. Definizio labur eta argiena OSCEk (Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundea) definitu zuen aitzindaria izango litzateke: “Gorroto delitu bat arau-hauste penal bat da, desberdinarekiko aurreiritziak eragindakoa”.
Geroago, gorroto-delituaren kontzeptua honela definitu zen modu zabalagoan:
Horrela, zigor penala ezar dakieke gorrotoa, diskriminazioa edo indarkeria eragiten duten modu eta inguruabarrei, giza duintasunaren eta diskriminaziorik ezaren balio konstituzionalak hautsiz.