Biribilak eta karratuak bereizten ditudanetik
Ikusgarritasun lesbikoa dela medio, eta DEKUMAS LBT elkarteak garatutako kontakizun lesbikoen bilduma «RelataLes, Relatos Lésbicos en Confinamiento» FANZINEA inspirazio gisa harturik, elkarbanatzen dizuegun kontakizun hau iritsi zaigu.
“Biribilak eta karratuak bereizten ditudanetik”, bai hala da, biribilak eta karratuak. Hori da mundu guztiari esaten diodana, niri, emakume bati, emakumeak gogoko ditudala noiztik dakidan galdetu izan didatenean.
Zein adinetan izango zer hori?
Ez dut ideiarik ere, baina gogora datorkit, eskola aurreko irakaslearekin erotikoki, ume batek egiten duen moduan, nola fantaseatzen nuen. Freudek agian esango luke Edipo1 konplexuaren bertsio lesbikoan izango zela, baina nik desberdin gogoratzen ditut amak ematen zizkidan besarkadak eta nire irakaslearen besarkaden sentsazioa. Gogoan dut amets egiten nuela nire bizkarrean hegan neramala nire botere gorenekin bera eta biok bakarrik egoteko, bakarrik, oso bakarrik, bera eta biok. Zer egiteko? Bada, nire irudimenena nuen hori egin ahal izateko, nire bizkarrean hegan egin eta gure larruen beroa partekatu alegia.
Eta hor,
hor hasi al zen dena?
Ez.
Zati bat bakarrik.
Hor, emakumeenganako desio erotikoa duen subjektu sexudun gisa eraikitzen hasi nintzen. Baina, era berean, “emakumeenganako desio erotikoa duen subjektu”-aren ustezko ideia hutsaren atzean, hori baino askoz gehiago izkutatzen zuen ideia zegoela jabetzen eta barneratzen joan zen subjektu sexuduna ere eraikitzen joan zen. Hau ez zen, beste norbait desiratzen duen norbait eta kito. Askoz gehiago zen.
Eta hor.
Hor bai.
Hor hasi zen dena.
Konturatu gabe, BEAHIAren -beharrizana eta desira- ondorioz gaur egun naizen subjektu politikoa nigan eratzeko abiada izan zen. Alde batetik, nire biografiako elementu propioen eta indibidualen bidez hazten joan zen subjetu politikoa, eta bestetik, nire existentzia zeharkatzen eta baldintzatzen duten egiturazko elementuen bidez – edozer egiten dudala ere eragiten duten elementu estruktural horiexek- eraikitako subjektuaren hasiera suposatu zuen.
BEHAIA diot, eta ez soilik desioa, naizen hori bezala ikusia izateko DESIOA izateaz beste, gizabanako moduan, besterik gabe, IZAN eta EGON ahal izateko BEHARRA ere, nuen eta dudalako.
Horregatik, nire burua izaki sexudun bezala hartzen badut ere, baita subjektu politiko gisa ere hartzen dut.
Nire esparru teorikoaren sorreran lagun izan dudan pertsona berezi baten hitzak erabiliz, nire burua subjektu politiko gisa izendatzen dut, politika EGIN NAHI dudalako eta egin BEHAR dudalako.
POLIS2-a eraikitzen duen horretan eragina izateko BEHAIA dudalako.
Nire larruazalak, POLISak agintzen duen markekin – arau sozialak, gizarte itxaropenak, rolak, preskripzioak eta abar – OIKOS3, nire etxea, nire NIa, onerako eta txarrerako zeharkatuta dagoela oihuka esaten duelako.
Eta horrekin batera, NI zoragarri horretatik abiatzen den guztia.
POLISaren marka horiek ikusarazi, hauek hautsi ahal izateko BEAHI DUT – BEHAI aditzaren orainaldiaren lehen pertsona, nahi eta behar aditzak barnebiltzen dituena-.
Hain egin nahi ditut ikusgarri, nahiz eta nahi ez, mundu guztiak ikusten dituen.
Hain ikusgarri, maizetan bezala, marka hauei aurre egiteko bakarrik nagolearen pertzepzioarekin amaitzen dudan. Izan ere, astuna eta itogarria baita, IZANA baldintzatzen duen horri bakarrik aurre egitea.
Gaurkoan erabiltzeko asmaturiko hitzak erabiliz eta hitz gutxitan esanda, POLIS-en kateak haustea BEHAI dut. Baina aldi berean, eta BEHAI berdintsua edo handiagoraekin, OIKOS-en, nire etxean, nire NI-an ere errotzen diren kate horiek zapuztu BEHAI ditut.
Hala ere, esker onez, eta kontzientziaren hartze hau borroka eta jakinduria partekatuaren emaitza dela aitortuz, hemen, OIKOSen, nire etxean, nire NIan, nik BEHAI ditut hautsi.
Bakarrik.
Nirea eta berezia den era horri bide emanez.
1 Haurrak amaren irudiarekiko duen erakarpen afektiboa.
2 Antzinako Greziako estatu independenteko hiriei emandako izena da.
3 Antzinako Greziako «etxe» terminoaren baliokidea.