rolak
-1
archive,tag,tag-rolak,tag-574,stockholm-core-2.3,select-theme-ver-8.9,ajax_fade,page_not_loaded,menu-animation-underline-bottom,header_top_hide_on_mobile,,qode_menu_,wpb-js-composer js-comp-ver-6.6.0,vc_responsive
  • Sort Blog:
  • All
  • Adolescencia
  • Asexualidad
  • Asexualitatea
  • Bisexualidad
  • Bisexualitatea
  • Colectivos
  • Derechos Humanos
  • Drag
  • Efemerideak
  • Efemérides
  • Estereotipoak
  • Estereotipos
  • Feminismo
  • Feminismoa
  • Giza Eskubideak
  • Gizartea
  • Haurtzaroa
  • Homosexualidad
  • Homosexualitatea
  • Infancia
  • Información Jurídica
  • Informazio Juridikoa
  • Intersexualidad
  • Intersexualitatea
  • Kolektiboak
  • Legea
  • Lesbianismo
  • Lesbianismoa
  • LGTBIfobia
  • Memoria histórica
  • Memoria Historikoa
  • Nafarroa
  • Navarra
  • Nerabezaroa
  • Osasun sexuala
  • Pansexualidad
  • Pansexualitatea
  • Salud sexual
  • Servicios
  • Sexherbesteratzea
  • Sexilio
  • Sexología
  • Sociedad
  • Transexualidad
  • Transexualitatea
  • Vejez
  • Zahartzaroa
  • Zerbitzuak

Zer esan nahi du zuretzat Nafarroan Drag Queen izateak?

Uztailaren 16an ospatu zen Drag Ikuspen Eguna dela eta, gure tokiko Drag Queensei honako galdera hau bota diegu:
ZER ESAN NAHI DU ZURETZAT NAFARROAN DRAG QUEEN IZATEAK?

Hona hemen erantzunak:

 

 

 

 

 

 

 

 

SUSSIE PUSSIE

Drag-a terapia da, esperimentatzea da, estetikarekin jolastea da, genero-rolak zalantzan jartzea eta sozialki inposatutako guztiarekin haustea. Nire kasuan, Drag-ak nire nortasuna indartu du eta nor naizen ulertzen lagundu dit.
Drag izatearen esperientzia bizitzak eman didan oparirik handienetako bat da. Uste dut pertsona guztiek egin beharko luketela Drag bizitzan behin gutxienez, Nafarroan, Benidormen edo Marten bizi. Martetar trabestitu bat? Asko gustatzen zait!

 

ALBINA STARDUST

Niretzat Nafarroan Drag izatea arte hau Euskal Herriko jendeari eta, nire kasuan, batez ere euskaraz hitz egiten duen jendeari hurbiltzea da. Aktibismo politikoa da, gizarteak ezarritako genero-rolekiko jendea askeago senti dadin. .

 

XTREYA DIVARIUS

Nafarroan Drag izatea niretzat, LGTBIQ+ kolektiboko beste edozein pertsonarentzat bezala, etengabeko borroka da; izan ere, Nafarroako gizarteak nahiko aurrera egin badu ere, asko dago borrokatzeko eta aldarrikatzeko.
Egunez egun heztea eta ikusaraztea tokatzen zaigu, genero, identitate, sexualitate eta abarren aniztasun guztia onartua izan dadin eta gaur egun ere kolektiboak egunero jasaten duen indarkeria, zuzena edo zeharkakoa, pairatzeari utz diezaiogun.

 

EXIA VERMUT

Nafarroan Drag izateak erantzukizuna esan nahi du, gaur egun nafar panorama osatzen dugun draga gutxi baikara. Beraz, fantasia honetan murgildu nahi duten belaunaldi berriak gidatzeko eta aholkatzeko erantzukizuna dugu.

 

AXTRA TOSFERA

Niretzat Drag Queen eta trabestiak esan nahi du heteronormak sozialki zapaldu dituen nire pertsonaren zati batzuk askatasunez adierazi ahal izatea. Baina, gainera, Nafarroan zehazkiago hala izateak esan nahi du indar handiagoz berresten dugula pertsona guztiok baliozkoak garela, generoa, arraza, orientazio sexuala eta identitatea kontuan hartu gabe…
Iruñea bezalako hiri batean, non Drag trabestismoa eta kultura ez zen existitzen eta gizartea bereziki itxia zen, inklusioaren eta askatasunaren diskurtso hori etxe guztietara eramatea beharrezkoa iruditzen zait. Beharrezkoa da belaunaldi berriak seguru senti daitezen eta beraiek ere izan daitezen, bene-benetan, benetan direnak izateko erabakia mozten duten gizarte-araurik gabe.

 

DONATELLA MANI

Niretzat Drag espresio-modu bat da, nire egunerokotasunarekin zerikusirik ez duen errealitate ezberdin bat bizitzea da. Transmormazio bat da, introspekzio bat, baina gauza guztien gainetik Drag-a askatasuna da.

 

GATA AL KUADRADO

Nafarroan trabestia izateak esan nahi du lurralde honetan bandera egin dugun aniztasunaren froga bizia izatea.
Nire modura bizitzeko «Aberri librean aske izateaz» harro sentitzen lagundu dit horrek, inork nire sustraiak mozteko eskubiderik ez duela sentitzeak. Lur honetako edozein txokotan eraiki dezakegula gure lekua.
Era askotara gara aberatsak eta zorionekoak, eta drag-ak erakutsi dit zeinetan.

 

MARUSHAK

Guretzat Drag egiteak gure mundua auzo eta herrietako jai guztietara eramatea esan nahi du. Militantzia egitea da. Tolerantzia- eta askatasun-mezu bat eramatea ikusgarritasunik ez dagoen lekuetara. Festa-giroetan espazio seguruak sortuz.a.

 

CELESTE POLIESTER

Niretzat askapenerako gunea izan da, eta Gasteizkoa izan arren, Nafarroan aurkitu dut Drag familia bat, eta ni neu izan naiteke familia horrekin, eta oso eroso sentitu. Nafarroa Drag gisa eta pertsona gisa hazteko aukera eman didan gunea izan da, eta hau nire jatorrizko hirira eramateko irrikan nago, eta zortea badut, Iruñeko Drag familiarekin bat egingo dut!

 

Loading new posts...
No more posts