-1
archive,tag,tag-sexualitatea,tag-505,stockholm-core-2.3,select-theme-ver-8.9,ajax_fade,page_not_loaded,menu-animation-underline-bottom,header_top_hide_on_mobile,,qode_menu_,wpb-js-composer js-comp-ver-6.6.0,vc_responsive
  • Sort Blog:
  • All
  • Adolescencia
  • Asexualidad
  • Asexualitatea
  • Bisexualidad
  • Bisexualitatea
  • Colectivos
  • Derechos Humanos
  • Drag
  • Efemerideak
  • Efemérides
  • Feminismo
  • Feminismoa
  • Giza Eskubideak
  • Gizartea
  • Haurtzaroa
  • Homosexualidad
  • Homosexualitatea
  • Infancia
  • Información Jurídica
  • Informazio Juridikoa
  • Intersexualidad
  • Intersexualitatea
  • Kolektiboak
  • Legea
  • Lesbianismo
  • Lesbianismoa
  • LGTBIfobia
  • Memoria histórica
  • Memoria Historikoa
  • Nafarroa
  • Navarra
  • Nerabezaroa
  • Osasun sexuala
  • Pansexualidad
  • Pansexualitatea
  • Salud sexual
  • Servicios
  • Sexherbesteratzea
  • Sexilio
  • Sexología
  • Sociedad
  • Transexualidad
  • Transexualitatea
  • Zerbitzuak

Irailak 4: Osasun Sexualaren eguna. Sexualitatea eta ezgaitasuna.

2010ean Sexu Osasunerako Mundu Elkarteak (AMSS) irailaren 4a Sexu Osasunaren Mundu Eguna izateko ekimena gauzatu zuenetik, lorpen eta aurrerapen asko lortu ditugu prebentzioaren eta hezkuntza sexualaren arloan. Horren adibide da Sexu Hezkuntzatik pertsonen osasuna lantzen den moduan izan den aldaketa esanguratsua. Tradizionalki, sexu-osasunarekiko ikuspegia arriskuen araberakoa zen. Horren ondorioz, sexualitatea saihestea hobe zela transmititzen zen. Gerta dakigukeen gauza txar guztietaz soilik hitz egiten zen: gaixotasunak, infekzioak, nahi gabeko haurdunaldiak… Eta alde batera uzten zen sexualitatearen bizipen osasungarria, hau da; ez dela soilik arriskuak prebenitzea, plazerrak aurkitzea ere badakarrela, gure gorputza ezagutzea, nor garen, zer gustatzen zaigun eta zer ez, zein diren gure mugak, gure emozio guztiak kontuan hartzea, erantzukizun afektiboa kontuan hartzea, gure intimitate-espazioa edo zainketak izatea beste elementu askoren artean.

 

Horren kontzientzia izateak gaur egun deseraikitze-prozesu handi bat dakar berekin; izan ere, gu zaindu eta hezi gintuzten pertsona gehienek ez zuten elementu horiek kudeatzen ikasi eta horrek esan nahi du guk ere ez dugula elementu horiek txikitatik kudeatzen ikasi.

 

Egoera hori are gehiago areagotzen da desgaitasuna duten pertsonei buruz hitz egiten dugunean. Bereziki, desgaitasun intelektuala edota motorea duten pertsonen kasuan, sexualitateaz etengabe gozatzea ukatzen baitzaie. Sozialki, betiereko haurtzaroa balute bezala ikusten dira, hau da, beti heldugabetasun eta gutxiagotasun sentimenduarekin. Sexualitatea ukatzeaz gain, egin dezaketen edozein ekintzaren aurrean zigortzeko jarrera ere izaten da. Ez dira kontuan hartzen intimitatea eta espazio pertsonala, eta profesionalak ez daude behar bezala prestatuak, eta ez dago material egokirik; guzti horrek zaildu egiten du, besteak beste, sexu-hezkuntzaren arloko ezagutzak transmititzea.

 

Horrek guztiak sexualitatearen inguruko muga sozialak non dauden ez jakitea eragiten du, eta nahasmen asko sortzen dira maitemintze, bikote edo adiskidetasun baten ezberdintasunen artean. Zure intimitateari uko egiteak zure gorputza zurea ez delako eta zure espazioa zurea ez delako sentimenduak sortzen ditu, eta horren ondorioz, askotan antsietatea, estresa eta, askotan, abusuak sortzen dira, egonkortasun emozionala mantentzea zaila izateaz gain.

 

Pertsona guztiek, desgaitasunen bat izan edo ez, eskubide eta betebehar berberak ditugu, eta askatasuna eta duintasuna ditugu, bakarrak eta errepika ezinak garelako. Sexualitatearen bizipen osasuntsua izateko eskubidea da horietako bat; beraz, zer egin dezakegu?

 

Bada Carlos de la Cruzek, Camilo José Cela Unibertsitateko Sexologia Masterreko zuzendariak, eta Natalia Rubiok, Estatuko Sexualitatea eta Desgaitasuna Elkarteko presidenteak, sortutako gida bat, oso lagungarria izan dakigukeena sexu-heziketa lantzeko eta desgaitasuna duten pertsonentzako sexualitatearen bizipena sustatzeko.

 

Lehenik eta behin, ulertu behar da lan hori pertsonaren ingurunea osatzen duten eragile guztien zeregina dela: teknikariak, familia, erakunde publikoak, gizartea eta pertsona bera ere. Eragile horiek elkarrekin parte hartzeak helburuak modu egokian lortzen laguntzen du. Baina, batez ere, kontuan hartu behar ditugu lanean ari garen pertsonaren, beharrak eta eskaerak, eta baloratu zer espaziotan eragin dezakegun edo ez.

 

Sainz-en arabera (2011), jarduera 3 zutabe nagusitan oinarritu behar da: arreta ematea, heztea eta laguntzak ematea.

 

  • Arreta ematea: beharrezkoa da desgaitasuna duten pertsonen sexualitateari erantzutea; horretarako, haien beharrak eta eskaerak kontuan hartu behar dira, denek merezi dugu lehen mailako arreta bat eta ahal den moduan konpondu behar dira. Zalantzak, bitxikeriak eta interesak ere aintzat hartu behar dira, betiere sexualitatearen ikuspegi inklusiboa eta irekia kontuan hartuta, bai eta sortzen diren desioak, motibazioak eta egoerak ere. Egoera osasungarriak erraztuko dituen ereite ikuspegitik artatzea, eta pertsona edo kolektiboak kaltetu ditzaketen egoerak saihestea.

 

  • Heztea: beharrezkoa da desgaitasunen bat duten pertsonen sexualitatea ikuspegi positibotik lantzea, elkar ezagutzen ikastea erraztuz, elkar onartzearen nozio positiboa eskuratuz. Mugak ezarriz eta argiak eta itzalak ezagutuz. Sexualitatea modu osasungarri eta egokian adierazten ikastea, sexualitatea bizitzako etapa guztietan dagoela ulertzea, eta informazioak eta ikaskuntzak etapa bakoitzera egokituta.

 

  • Laguntzak ematea: pertsona bakoitzari modu pertsonalean eta indibidualizatuan, pertsona guzti-guztiak bakarrak gara eta bakoitzak gure ezaugarriak, indarguneak eta ahuleziak ditugu. Kontuan hartu behar dira norberaren eta ingurunearen ezaugarriak.

 

Laburbilduz, pertsonak erdigunean jarri behar dira, haiek baitira beren bizitza-istorioen protagonistak, beren sexualitatea modu bakar, pertsonal eta arduratsuan bizi dezaten (Sáinz, 2011).

Gida ikusteko lotura: En el plural de las sexualidades: Atender, educar y prestar apoyos a la sexualidad de las personas con discapacidad

 

Bibliografía:

Sáinz, M. (2011). En el Plural de las Sexualidades: Atender, Educar y Prestar Apoyos a la Sexualidad de las Personas con Discapacidad Intelectual. Fundación de Educación para la Salud, Real Patronato sobre Discapacidad.

Loading new posts...
No more posts