Homosexualitatea
-1
archive,category,category-homosexualitatea,category-217,stockholm-core-2.3,select-theme-ver-8.9,ajax_fade,page_not_loaded,menu-animation-underline-bottom,header_top_hide_on_mobile,,qode_menu_,wpb-js-composer js-comp-ver-6.6.0,vc_responsive

Apirilak 26: Ikusgarritasun Lesbikoaren Eguna

Nor zarete?

Areta, Noelia eta Ailen gara eta elkarrekin A Panadaría antzerki konpainia eratzen dugu. 2013an sortu genuen A Panadaría eta ordutik antzerki feminista eta kritikoa oratzen dugu humoretik. Oraintxe bertan gure hirugarren ikuskizunaren laugarren gira urtean gaude, Elisa eta Marcela antzezlana hain zuzen.

Nolatan animatu zineten Elisa y Marcela antzezlana egitera? Nola ezagutu zenuten haien istorioa?

Elisa eta Mareclaren istorioa haiei buruzko ikuskizuna egitea erabaki baino urte batzuk lehenago ezagutu genuen interneten. Emakume galego erreferenteak bilatzen, garaiko notizien artean (1901) “gizonik gabeko ezkontza” albistea aurkitu genuen. Ikaragarri gustatu zitzaigun ezagutzen ez genuen istorio hau , baina ez genekien gehiegi beraietaz. Gena Baamonde, Elisa eta Marcela antzezlanaren zuzendaria izan zen beneta ikuskizuna egitera bultzatu gintuena, izan ere, bere iritziz momentu hartan, 2016ean, sinesgaitza iruditzen zitzaion oraindik inork Elisa eta Marcelaren istorioa antzerkian, zineman edota telebistan kontatu ez izana. Ez zuen ulertzen nola mundu osoan LGTBIQ+ koletiboarentzat erreferente diren bi emakume ezagunak ziren Galizan. Hortaz, antzerkian istorio hau kontatzea beharrezkoa zela sentitu genuen eta gainera, humoretik egin nahi genuen; ikuspegi positibo batetatik eta noski, feminismotik.

 

 

Ze erantzun izaten ari dituzte zuen aktuazioek?

Publikoaren erantzuna kristona izaten ari da. 2017aren urriaren 14ean estrenatu genuen, eta egun horretan bertan, obra amaitzean emakume lesbiana batzuk gerturatu ziren guregana eta haiek ordezkatuak sentitzen ziren istorio bat kontatzea eskertu ziguten. Emakume lesbianak ikusgarri diren antzerki obrarik ia ez dagoela esaten ziguten eta honetaz gain, ikuspegi positibobatetik, non maitasuna eta desira ikusgarri ziren, egitea eskertzen ziguten. Eszena batean kamasutra lesbikoa egiten dugu (arroparekin), eta gertatu izan zaigu hori egiten ari ginela, pertsona batzuk minduta sentitu direla eta antzerkitik irten direla. Honek argi adierazten du oso beharrezkoa dela lesbianek desira sentitzen dugula ikustaraztea, izan ere, pelikuletako edota antzerkietako desira herterosexualak ez du inor mintzen. Laburbilduz, publikoaren harrerarekin oso pozik gaude, bai antzerkitik ateratzen garenean, sare sozialetan eta jaso ditugun antzerki kritika itzelekin ere.

Sexu askatasunari dagokionez, zer uste duzue aldatu dela Elisa eta Marcelaren garaitik hona? Ze gauza zeuden lehen hobe (baldin bazeuden) eta zeintzuk behar da aldatzen jarraitu?

Askotan askatasunei dagokienez iragana okerragoa izan zela pentsatzen dugu, eta hiriak progresuaren ikur direla. Baina hau estafa bat da. Elisa eta Marcelaren garaian ohikoa zen trabestismo funtzionala praktikatzea emakumeen artean, maskulinoak ziren espazioetara joateko, hori egin zuen Elisak Marcelarekin ezkontzeko. Elisa eta Marcela 1800 amaieran Galiza ruralean elkarrekin bizi izan ziren bi irakasle gogoratzen jarraitzeak, eta haiek erreferentetzat izateak, iragana edo pasatako garaiak ez dutela zertan okerragoak izan behar erakusten digu.
Hala ere, Elisa eta Marcelarena bezelako istorioei esker eta kolektibo askoren lanari esker eskubideei dagokionez 1901etik asko aurreratu dugula deritzogu. Egun adibidez, ezkon gaitezke (modu zibilean, hori bai), baina erregistro zibilera baldin bagoaz gure jaio berri batekin, bi baldintza diskriminatzaile ezartzen zaizkigu: ezkonduak egon behar gara eta jaio berria lagundutako ugalketa-teknikaren bidez jaioa izan dela dioen dokumentu bat erakutsi behar dugu.
Hori ez da gertatzen bikote heterosexualekin; beraz, oraindik ere indarkeria instituzional handia jasaten dugu. Oraindik ere beharrezkoa da aniztasun afektibo-sexuala aldarrikatzea eta eskubideak aldarrikatzea. Gaur egun, LGTB pertsonek bullyinga, jazarpena eta erasoak jasaten jarraitzen dugu, eta suizidio saiakeren kopuruak handiagoak dira pertsona heteronormatiboenak baino. Ikerketa baten arabera, emakume lesbianen % 75ek isilpean gordetzen dute beren sexu-orientazioa lan ingurunean. Bide luzea dago egiteko, ez da nahikoa aniztasuna onartzea, aldarrikatu eta ospatu egin behar da.

 

 

Zuen ustez, garrantzitsua al da ikuspen lesbikoaren eguna? Zergatik?

Jakina, garrantzitsua eta beharrezkoa da historikoki ikusezin bihurtu diren lesbianen istorioak berreskuratzea eta «lesbiana» hitza normalizatzea, oraindik ere pertsona askok ahopeka esaten jarraitzen baitute. Ez dugu sekretua edo tabua izan nahi.

Guretzat oso hunkigarria da institutuetan funtzioak egitea eta hainbeste ikasleri istorio hau kontatzeagatik eskerrak ematea eta esatea antzekotasunak ikusten dituztela Elisa eta Marcelaren istorioaren eta gaur egun neskei gertatzen zaienaren artean. Zineman, telebistan, antzerkian edo liburuetan elkar maite duten emakumeen erreferenteak ikusarazi behar ditugu, askok geure burua irudikatuta ikus dezagun eta ez dezagun uste gertatzen zaiguna lotsagarria denik.

Zuen ustez, zer gehiago egin daiteke emakumeen arteko harremanak ikusarazteko?

Ikusarazi, ikusarazi eta ikusarazi. Antzerkian, telebistan eta berbenetan. Lesbiana bazara eta ahal baduzu, ikusarazi besteei laguntzeko, batez ere egoera ahulenean daudenei. Lesbiana izan ala ez, bollo gaia lantzen duten ekitaldietara joan, eta LGTBI + ekimenak eta ekimen feministak babestu, trans pertsonak, emakume lesbianak edo bisexualak eta aniztasun funtzionala duten pertsonak eta arrazalizatuak barnebiltzen dizutenak.

Bitxikeria gisa, lesbianen inguruan dauden mito-timo zein nabarmenduko zenuke? Zergatik?

Buf, asko dira. Lesbianismoa etapa bat besterik ez dela, emakumeen bikoteetan batek «gizonarena» egiten duela eta beste batek «emakumearena» egiten duela, inoiz ez dugula p**** on bat probatu edo beti katu bat dugula maskotatzat. Beatriz Gimenok La construcción de la lesbiana perversa lanean argudiatzen duen bezala, jomuga erraza gara. Ez gara desiragarriak, gizon zisen txiringitoa desmuntatzen dugulako, ez ditugulako desiratzen.

Iruñera zatozte laster zuen obrarekin. Noiz eta non?

Datorren ostegunean, apirilaren 29an, 19: 00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan (San Agustin 5, Iruña) izango gara Elisa eta Marcelarekin, hortaz, bertan izango gara zain Elisa eta Marcelaren ezkontza ospatzeko.

Gehitu nahi duzuen beste zerbait…

Sarrera librea dela edukiera bete arte, aldez aurretik leihatilan gonbidapena hartuta emanaldiaren eguneko 17: 30etik aurrera.

 

 

Aplikazioak

Esaten dute garaiak aldatu egiten direla eta aldatu egiten direla munduan izateko eta egoteko moduak. Aldatzen den beste gauza bat pertsonek ligatzeko ditugun moduak dira. Aspaldi ezagutzen ditugu «ligoteatzeko aplikazioak», eta gaur aplikazio horietara hurbildu nahi izan dugu erabiltzaile baten eskutik. Erabiltzaile horrek galdera hauei erantzun digu, modu anonimoan.

-Ezer baino lehen, esango zeniguke nola identifikatzen zaren eta zenbat urte dituzun? Hau irakurtzen duten pertsonak testuinguruan kokatzeko.

-Bai, noski. Emakume lesbi edo bollo gisa identifikatzen naiz, eta 25 urte ditut.

-Zer aplikazio erabiltzen duzu?

-Batez ere Tinder erabiltzen dut, eta inoiz Wapa erabili izan dut. A, eta Insta! Beste aukera bat dela beti, jajaja.

-Zertarako erabiltzen dituzu? Ligatu, lagunak bilatu, zure bizitzako maitasuna aurkitu, desiratuta sentitu…

-Izan ere, ligatzeko batez ere, ez gara engainatuko. Geraldi horietatik gero adiskidetasunak sortzen badira, hobe, badakizu? Beti dago ondo jendea gertu izatea, eta haiekin gargardo bat hartzea. Baina, batez ere, sartzen naizenean, gustatzen zaizkidan neskak bilatzea bilatzen dut, eta geratu ahal izatea, gauza batek bestea eraman dezan, eta hori, badakizu.

-Eta ligoteoaz ari garela zehazki, zer nahiago duzu aplikazioak edo kaleak, tabernak, supermekatuak, etab.? Zer desberdintasun nabaritzen dituzu LGTBIQ+ pertsona gisa hauen artean?

-Erraztasunera joan nahi baduzu, «app»ak. Esan dizudan bezala, batez ere ligatzeko erabiltzen ditut. Baina, aizu, supermerkatuarenak zirikatu egiten nau, kontserba-potoen artean… zelako ametsa hor bertan egitea!

Eta pandemiaren aurretik, bai, tabernak edo jaiak dibertigarriagoak ziren, aurrez aurrekoa, begiradatxoen jokoa, pentsatzea «izango da, ez da izango… lortuko dut, ez bada ere?» Guk batzuetan pentsatzen ditugun gauzak dira horiek jajaja (bueno edo behintzat nik eta nire lagunek).

Baina egoera honetan, edo etsi edo oldartu! Nik pandemiaren aurretik erabiltzen nituen arren e! Lagun batek probatzeko esan zidan, eta tira, ondo joan zait, ezin naiz kexatu.

-Nola esango zenuke lagundu dizutela aplikazioek?

-Niri, gehiago irekitzera. Nik zortea izan dut nire ingurukoek (koadrila, familia…) onartu egin nautelako, baina egia da ez dela gauza bera ligatzen hastea… izan ere, arbuiatzearen beldurra hor dago beti, badakizu? Horregatik uste dut app-ek lagundu egin didatela gehiago jaurtitzen eta irekitzen.

-Eta nola esango zenuke lagundu dutela LGTBIQ+ kolektiboaren ikusgarritasunean?(Egin badute)

Ba ez dakit asko egin duen, egia esan. Beno, Tinderren heteroentzat bakarrik ez izateko aukera dagoenez, ba alde horretatik bai. Baina bestela… ez. Begira, tabernetan eta «publikoan» ligatzeko aukerak, adibidez, ikusgarritasun handiagoa ematen zion horri. Izan ere, parrandan bazaude eta neska batzuk elkar muxukatzen ikusten badituzu, ikusten duzu eta kito. Baina appetan, ez bazaude, ez zara hainbeste enteratzen…

-Inoiz sentitu al zara diskriminatuta hauetan? Esperientzia nolakoa izan zen kontatuko diguzu?

-Diskriminatua lesbi izateagatik ez, hasieratik argi uzten dudalako eta seguru nabilelako. Alde horretatik, tabernan baino errazagoa edo seguruagoa da.

-Eskerrik asko zure laguntzagatik, eta beste zerbait gehitu nahi baduzu…

-Ezer ez, eskerrik asko zuei.

 

RelataLes: relatos lésbicos en confinamiento

Blogeko sarrera honekin Dekumas LBT elkarteari, lesbibollotrans emakumeen elkarteari, eskerrak eman nahi dizkiogu eta baita gure esker ona helarazi ere, beti izan baitugu oso gertu. Hauek RelataLes: Relatos Lésbicos en confinamiento fanzinearen sortzaileak izan dira, eta hau irakurri ondoren, zuekin komentatu nahi ditugu gehien gustatu zaizkigun gauzak.

 

Lehenengoa, nola ez, proiektua bera eta fanzine beraren inpresioa da. Eskerrik asko lan guztiagatik. Mila esker ere luzea eta noizbehinka neketsua izan den berrogeialdi hau, espazio bizi bat egiteagatik, musuz, igurtziz eta tximeleta lesbikoz beterikoa. Baina, batez ere, eskerrik asko, beste behin ere, emakume lesbianak eta bisexualak merezi dugun lekuan jartzeagatik, eskerrik asko ikusgarri egiteagatik! Eta ez gu bakarrik, baita gure sentitzeko, maitatzeko eta gozatzeko moduak ere. Pluralean idazten dugu, noski, gutako bakoitzak bere formak dituelako eta forma horiek biderkatzen direlako une, leku edo pertsonaren arabera.

 

Asko gustatu zaigun beste gauza bat artistek erabili dituzten kontakizunak idazteko modu oso desberdinak izan dira. Zoragarria! Gozamena da, hain modu ezberdinean irakurri ahal izatea eta, nola ez, hainbat puntutatik horiekin konektatzea. Zorionak denoi, ez utzi idazteari!

 

Gainera, fanzinea irakurrita, asko hausnartu ahal izan dugulako honetaz. Oro har, emakumeen arteko harremanez hitz egiten denean izaten den iruditeriari buruz. Zer iruditeri kolektibo dago guri buruz? Zertan pentsatzen dute pertsonek lesbianen edo emakume bisexualen harremanez hitz egiten entzuten dutenean? Zer irudi bonbardatzen dituzte haien buruek? Zer aurreiritzi dute?

 

Ez utzi RelataLes irakurtzeko aukera pasatzen. Izan ere, euripeko topaketez, Milango postre gozoez, hiri eta zelaiez, 61eko maitasun eta erromantzeez, whatsapp mezu esperantzatsuez eta istorio zoragarriez betetako mundu batean sartuko zarete.

 

Izan ere, RelataLes ez da maitasun-liburu bat edo emakumeen arteko topaketa erotikoen fanzine bat bakarrik, RelataLes eguneroko kontakizunak kontatzen dituzten istorioak dira, benetakoak edo fikziozkoak, eta protagonistak gu gara.

 

 

Loading new posts...
No more posts