armairua
-1
archive,tag,tag-armairua,tag-516,stockholm-core-2.3,select-theme-ver-8.9,ajax_fade,page_not_loaded,menu-animation-underline-bottom,header_top_hide_on_mobile,,qode_menu_,wpb-js-composer js-comp-ver-6.6.0,vc_responsive
  • Sort Blog:
  • All
  • Adolescencia
  • Asexualidad
  • Asexualitatea
  • Bisexualidad
  • Bisexualitatea
  • Colectivos
  • Derechos Humanos
  • Drag
  • Efemerideak
  • Efemérides
  • Estereotipoak
  • Estereotipos
  • Feminismo
  • Feminismoa
  • Giza Eskubideak
  • Gizartea
  • Haurtzaroa
  • Homosexualidad
  • Homosexualitatea
  • Infancia
  • Información Jurídica
  • Informazio Juridikoa
  • Intersexualidad
  • Intersexualitatea
  • Kolektiboak
  • Legea
  • Lesbianismo
  • Lesbianismoa
  • LGTBIfobia
  • Memoria histórica
  • Memoria Historikoa
  • Nafarroa
  • Navarra
  • Nerabezaroa
  • Osasun sexuala
  • Pansexualidad
  • Pansexualitatea
  • Salud sexual
  • Servicios
  • Sexherbesteratzea
  • Sexilio
  • Sexología
  • Sociedad
  • Transexualidad
  • Transexualitatea
  • Vejez
  • Zahartzaroa
  • Zerbitzuak

Joan eta itzuliko armairuak

Aurtengo ekainaren 28ko kanpaina adineko pertsonei eskainita dago, eta horregatik aprobetxatu nahi dugu oso ezaguna ez den baina gero eta ohikoagoa den arazo bat mahai gainean jartzeko; adinekoen egoitzetan armairura itzultzea.
Diktadura frankistan jaio eta bizi izan diren pertsonez ari gara, batzuetan trantsizioaren garai ilunaz, isiltasun- eta lotsa-garaiez, non LGTBI+
egoera zerbait bekatuzkotzat ez ezik, delitu eta gaixotasuntzat ere hartzen baitzen. Urteetako borrokaren eta iraunkortasunaren ondoren, gaur egun dugunarekin zerikusirik ez duen egoera horri aurre egitea lortu duten pertsonak.
Aurrerapenak asko izan badira ere, LGTBI+ adineko pertsonek LGBTI+ izateagatik diskriminazioa jasateaz gain, edadismoagatik ere pairatzen dute, adinagatiko diskriminazio
a. Are gehiago ikusezin bihurtzen ditu, eta egoera ahulagoetan kokatzen ditu.
Horri gehitu behar diogu adinekoen egoitzek dakarten armairu berria. LGTBI+ pertsonek batzuetan ez d
ituzte egoitza hauek leku seguruak sentiarazten, eta, horregatik, beren identitatea edo sexu-egoera ezkutatzen dute berriro. Onartuak ez izateko beldurra, lotsa edo LGTBi+ adinekoen ikusezintasuna dira egoitza batean sartzen diren unean berriro argitara ateratzen diren faktoreak. Horregatik, pertsona horietako askok beren bizitzako azken etapa honetan ezkutatzea erabakitzen dute.

Askotan egoera hori gaindituta zutela zirudien; izan ere, pertsona horietako askok beren sexualitatea normaltasunez bizi ahal izan dute urteetan zehar, eta “etxez aldatzeagatik” irauli egin behar izan dute. Giltzaz itxita zirudien armairu batean sartu behar izan dute berriro.
Horregatik, kolektiboaren aldarrikapenetako bat LGTBI+ egoitza-baliabideak sortzea da. Lehen urratsa emanda dago, Abenduak 26 Fundazioak LGTBI+ kolektiboaren historiari hurbiletik begiratzea suposatzen duen proiektu bat jarri du abian eta, horren bidez, LGTBI+ pertsonentzako lehen egoitza publikoa irekitzea lortu du Villaverden, Madrilen. Askoren artean lehena izatea espero dugu.

Urriak 11: Armairutik Irtete Eguna

Urriaren 11an armairutik irtete eguna ospatzen da mundu mailan. LGTBI+ pertsonak askotan atera behar gara armairutik gure bizitzan, jende askok pentsatzen du behin ateratzearekin aski dela, baina hau ez da horrela, izan ere, askotan aurrean dugun persona zis-a eta heteroa dela aurresuposatzen dugu, “kontrakoa esaten ez duen bitartean”, hau da, gure gizartean zishetero presuntzioa dugu, kontrakoa esan ez bitarte eta honek behin eta berriro armairutik irtetera behartzen gaitu. Izan daiteke familian “armairutik ateratzea”, baina gero ikasgela edo lanera zoaz eta bertan ere kontatu behar duzu, ze jendeak bestela beti zisheteroa zarela aurresuposatzen du. Gero agian ikasketaz edota lanpostuz aldatzen zara, berdin, berriro atera behar. Lagun berriak egiten dituzula, kirol talde batean zaudela, antzerki taldean… dena delakoan, behin eta berriro kontatu behar duzu.

Persona zisheteroak ez dira armairutik atera behar, izan ere, hori suposatzen zaigu guztioi eta horregatik ez dute beharra, denbora guztian kanpoan daude, hau da armairutik aterata funtzionatzen dute hasieratik. Interesgarria litzateke honi buruz ausnartzea, eta inoren identitate eta orientazioa ez aurresuposatzea, beti galdetzea, eta gure hitz egiteko moduetan aukera guztiak islatzea, inor enkasillatu gabe.

Guzti honetan, eremu ezberdinetan ikusgarritasuna oso garrantzitsua dela deritzogu, armairutik kanpo lasai eta libre bizi ahal izateko, eta horretarako, sektore eta eremu ezberdinetan erreferenteak behar ditugu. Hona hemen erreferente bat: Peio Aldaz, musika munduan erreferente bat izan daitekeena; Nafartar LGTBI+ pertsonenetzat eta euskarazko musika eginez, izan ere, bere estreinatu berri duen abesti eder honetan bi mutilen arteko harremanaz edota desiraz ari zaigu. Gurea bezela, zuen gorpuntzak astintzea espero dugu, goza ezazue!

https://www.youtube.com/watch?v=dF9vyadF9i4

Loading new posts...
No more posts