Urriak 11: Armairutik Irtete Eguna
Urriaren 11an armairutik irtete eguna ospatzen da mundu mailan. LGTBI+ pertsonak askotan atera behar gara armairutik gure bizitzan, jende askok pentsatzen du behin ateratzearekin aski dela, baina hau ez da horrela, izan ere, askotan aurrean dugun persona zis-a eta heteroa dela aurresuposatzen dugu, “kontrakoa esaten ez duen bitartean”, hau da, gure gizartean zishetero presuntzioa dugu, kontrakoa esan ez bitarte eta honek behin eta berriro armairutik irtetera behartzen gaitu. Izan daiteke familian “armairutik ateratzea”, baina gero ikasgela edo lanera zoaz eta bertan ere kontatu behar duzu, ze jendeak bestela beti zisheteroa zarela aurresuposatzen du. Gero agian ikasketaz edota lanpostuz aldatzen zara, berdin, berriro atera behar. Lagun berriak egiten dituzula, kirol talde batean zaudela, antzerki taldean… dena delakoan, behin eta berriro kontatu behar duzu.
Persona zisheteroak ez dira armairutik atera behar, izan ere, hori suposatzen zaigu guztioi eta horregatik ez dute beharra, denbora guztian kanpoan daude, hau da armairutik aterata funtzionatzen dute hasieratik. Interesgarria litzateke honi buruz ausnartzea, eta inoren identitate eta orientazioa ez aurresuposatzea, beti galdetzea, eta gure hitz egiteko moduetan aukera guztiak islatzea, inor enkasillatu gabe.
Guzti honetan, eremu ezberdinetan ikusgarritasuna oso garrantzitsua dela deritzogu, armairutik kanpo lasai eta libre bizi ahal izateko, eta horretarako, sektore eta eremu ezberdinetan erreferenteak behar ditugu. Hona hemen erreferente bat: Peio Aldaz, musika munduan erreferente bat izan daitekeena; Nafartar LGTBI+ pertsonenetzat eta euskarazko musika eginez, izan ere, bere estreinatu berri duen abesti eder honetan bi mutilen arteko harremanaz edota desiraz ari zaigu. Gurea bezela, zuen gorpuntzak astintzea espero dugu, goza ezazue!