-1
archive,category,category-kolektiboak,category-273,stockholm-core-2.3,select-theme-ver-8.9,ajax_fade,page_not_loaded,menu-animation-underline-bottom,header_top_hide_on_mobile,,qode_menu_,wpb-js-composer js-comp-ver-6.6.0,vc_responsive

Irailak 22: Haizeak berritzen norabide berri baterantz

Kattalingorri erreferentziazko espazioa da, irekia eta anitza, eta duela 20 urtetik hona Nafarroan LGTBI+ aniztasunaren ordezkari diren kolektiboak bildu nahi ditu. Espiritu hori jaiotzetik daramagu DNAn, EHGAM, Lumatza eta Ilota Ledo kolektiboen eskutik. Horri esker, 15 urtez mantendu ahal izan genuen Aldapa kaleko lokala erreferentzia gune gisa, LGTBI+ biztanleek eskatzen zituzten zerbitzuak eskaintzeko. Aurrerago, 2016an, Nafarroako Gobernuarekin lankidetza lortu zen Kattalingunetik zerbitzu profesionalizatuagoa emateko, eta horren atzetik etorri zen Harrotu 2017an, Iruñeko Udalarekin lankidetzan.

Hala ere, istorio hau ez da beti erraza izan. Azken 6 urteotan zerbitzu profesionaletan egindako lana gogorra eta zaila izan da, eta, bide batez, elkarteak asko galdu du jatorrian zuen bultzadatik.

Nafarroako kolektiboek ere beren eraldaketa-prozesu naturalak bizi izan dituzte, eta azken urteotan nabaritu dugu nola galtzen ziren harremanak eta parte-hartzea. Duela ez asko elkarte trinko batetik elikatzen zen aterki elkarte bat zena, esku artean lan gehiegi zuen talde txikiegi bat bihurtzen zelarik.

Hori dela eta, 2020an partaidetza-prozesu bat jarri genuen abian, berriz elkartzeko eta egoera berrabiarazteko. Izan ere, 2020 ez zen agian urterik onena izango horrelako zerbait hasteko, baina ez genekien zer zetorren gainera. Hasierako plana aldatu behar izan genuen, batetik, COVIDek baldintzatutako modu eta erritmoetara egokitzeko, eta, bestetik, Iruñeko Udalarekin Harrotuko murrizketak saihesteko izandako borroka luze eta gogorragatik. Hori dela eta, 2021eko ekainaren 12an lan-saio bat egin zen goiz osoan, eta hainbat kolektibok eta LGTBIQ+ pertsonak elkartearen helburuei eta elkartearen egiturari buruz hausnartu zuten, hemendik aurrera landu beharreko proposamen bat adostuz (proposamenari eta lan-saioaren laburpenari buruzko informazio gehiago erantsitako dokumentuetan).

Hala ere, teoriatik praktikara igarotzea ez da hutsala. Proposamen horrekin jarraitzeko eta gauzatzeko, beharrezkoa da energiak oxigenatzea, batzarra berrituz eta etapa berri honetan parte hartu nahi duen pertsona oro batuz. Beharrezkoa da ardura hartzen dutenak, Kattalingorri berriaren funtzionamenduaren xehetasun zehatzak erabakitzen dituztenak, Nafarroako LGTBI+ ehuneko pertsona anitzak eta ordezkariak izatea.

Hori guztia dela eta, datorren irailaren 22an, Batzar Orokorra deitu dugu, arratsaldeko 18:30etan, Juslarroctxako Civivoxean. Bilera horretan, Batzar berria aukeratuko da, eta hark egin beharko ditu hasierako proposamenak, aldaketa zehatzetan, elkartearen estatutuetara eta egiturara.

Bide luzea daukagu, baina ziur gaude mereziko duela. Hemendik gonbitea luzatzen diegu norbanako guztiei edo LGBTIQ+ kolektiboei etapa berri honetan partaide izan daitezen. Badakigu borroka asko dugula egiteko, eta gaur inoiz baino gehiago, argi daukagu elkarrekin jarraitu nahi dugula borrokan.

Kontsultarako erantsitako dokumentuak:

Ekainak 12an lantzeko txostena

Ekainak 12ko saioaren memoria

EHGAMek prozesuari egindako ekarpenak

 

#Harrotudefendatu

Harrotuko egoeraren harira kide bati ateratzen zaizkion hitzak partekatzen ditugu:

 

Hausnarketa hauek sortu zaizkit berriz ere urtarrilaren 12ko herritarren gaien batzordean, gure kide Edurrek egindako interbentzioaren ondoren, eta udal-talde bakoitzak, bereziki PSNk, abstenitzea erabaki ondoren, EHBilduk eta GeroaBaik aurkeztutako adierazpenaren aurrean.

Gu geu lasai gaude. Nik uste dut lasai egon behar dugula, gaurdaino dena bete da, ez dezagun benda jarri zauria baino lehen” Maite Esporrín.

Zauria baino lehen benda jarri. Baieztapen honetan geldituko naiz:
Zauriez eta LGBTIQ+ eta Transbollomarika pertsonez hitz egiten dugunean, aspaldiko zauriez eta zauri ugariz ari gara. Ikusezintasuna, zuzeneko eta zeharkako diskriminazioak, jazarpena, tratu txarrak, erahilketak eta hamaika irainek eragindako zauriez ari gara. LGBTQ+ eta Transbollomarika pertsonen borrokatik partekatu, sendatu, zaindu, aldarrikatu, legitimatu eta ikusarazi diren zauriez ari gara, erakundeen eta Nafarroa gobernatu dutenen inolako laguntzarik gabe (baita bazterketarekin). Eta hori diot; izan ere, hemen, corralito foralean, 2016ra arte (kasualitatez Gobernu aldaketa, GeroBai, EhBildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerrak osatua), ez baitzegoen ezer LGBTIQ+ arloan politika publikoetan. Esan nahi duena-diguna zera da: bollera, marika, trans eta degeneratuoi gertazen zaizkigun mobida horiek, ez dira hain garrantzitsuak, ezta larriak ere, eta, gainera, denborarekin konpontzen dira beren kabuz (eta bidean geratu direnak, min kolateral soilak, desagertzen joango direnak).

Beraz, LGBTIQ+ eta Transbollomarika memoria historikoa egiten badugu, berak aipatzen duen zauri hori oso egina zegoen.

Zergatik aipatzen dut zauriarena? Gure biografietan, indibidualetan eta sozialetan, ditugun zauriak konfiantzarekin oso lotuta daudelako. Norberarengan eta beste pertsona batzuengan (eta horiek hitzematen dutenarengan) konfiantza izatea. Azken horiek, kasualitatez, batzuetan hiri bat zuzentzeko, politika instituzionala egiteko eta herri oso baten baliabideak nora bideratzen diren erabakitzeko boterea dute.

Eta hemen beste baieztapen bat aipatuko dut, Harrotu aipatuz: “Urtebete igaro dugu, tragedia bat izango zen, Harrotu itxiko zutela, eta zer gertatu da? Ezertxo ere ez” (Maite Esporrín).

Gauzak gertatu badira, gauza asko gertatu dira, eta Maria Garcia Barberena zinegotziak hartu dituen konpromisoekin lotuta egon daitezke. (Batzuk aipatzearren eta gehiegi ez luzatzearren): abenduan bilera batean jakinarazten zaie kolektiboei eta gainerako jendeari 2020ko urtarrilean (nahiz eta beste urtebeterako luzapena sinatuta egon) Harrotu itxi egingo dela, Kattalinguneren ustezko bikoiztasunagatik. Galdetu nuen (nik galdetu nuen, eta ondo dakit zer entzuten dudan) zer datetaz ari zitzaizkigun hizketan, eta erantzun zitzaidan 2020ko urtarrilaren 15ean (gutxi gorabehera, baina 2021etik nahiko urrun). Horren aurrean, hainbat kolektibo eta norbanakok erabaki genuen:

– Kalera irtetea gertatutakoa salatzera.
– Nafarroako Gobernuko txitxifu guztiekin hitz egitea.
– Behin baino gehiagotan eskatzea Iruñeko Udaleko batzordeetan parte hartzea (N+ak etengabe atzeratuz)
– Zerbitzu-mozketa honen kezka dela eta, proposamen bat prestatu eta martxotik uztailera bitartean txitxifu orori aurkeztu, Harroturen gutxienekoak zein diren jasota uzteko.
– 60.000 euroko aurrekontuaren aurrean (gutxi gorabeherakoa bada ere, egungotik oso urrun dago), N+ taldeak taldeak aurkeztua. Talde guztiekin bildu eta azterketa bat (kaleko jendearena) egin hedabideen aurrean.
– Ah! Bai, eta horren guztiaren erdian, oraindik ere kolektibo beraren barruan gertatzen ari ziren bazterketa-egoerak larriagotu dituen pandemia bat.

Esango nuke, gauzak gertatu, gertatu direla, baina tira, ez dudala gehiegi desbideratu nahi, eta zaurien eta konfiantzarekin harremana handia duten alorrera itzuliko naiz; zehazki, guztionak diren baliabideak (den-den-denak), zertan erabiliko diren erabakitzeko ahalmena duten pertsonetara itzuliko naiz. Pertsona horiek (edo beste batzuek, baina sigla berberenpean) batzuetan hiriburu bat eta gobernu bat zuzentzen dituzte, urte askoz batzutan ere bai. Gehiago erantsiko nuke, gutxi gorabehera esplizituki parte hartu dute (eta parte hartzen jarraitzen dute) goian aipatu ditudan “txorakeria” horiek alde batera uzte horretan. Bai bollera, marika, trans eta beste degeneratuei gertatzen zaizkigun horiek txorakeriak direla esaten eta gutxiesten.  Bai, gertatzen zaizkigun horiek: ikusezin bihurtu, erahil, diskriminatu, erasoak jasan, jazarpenak, tratu txarrak…

Gauza guzti horiek ni bezalakoak diren hezur-haragizko pertsonek sortzen (eta betikotzen) dituzte, eta zauriak eragiten dituzte. Zauri horiek, jende asko utzi dute bidean. Hori dela eta, argi eta garbi geratu behar da aurrean duzun pertsonarengan konfiantza izateko, batez ere “goian aipatu ditudan txorakeriak” alde batera utzi, hutsaldu eta lagundu dituzten taldeetakoa bada, hitzak eta konpromisoak baino zerbait gehiago behar dela.

Ez da ezkutuko ezer egonen, eta datorren urtean, Harrotu itxi den, tragedia bat izan den eta dena zuek planteatzen duzuen bezain beltza den komentatzeko elkartuko gara” (Maite Esporrin). Zauriak, nireak eta nire aurreko guztienak entzunda, arduragabekeria iruditzen zait gertakariei lupaz eta egunez egun ez begiratzea. Oroimen honekin guztiarekin ikusiko dugu nork zuen benetan benda (baina begietan) eta, argi eta garbi diot, espero ni izatea.

#harrotudefendatu #defenderharrotu

 

 

RelataLes: relatos lésbicos en confinamiento

Blogeko sarrera honekin Dekumas LBT elkarteari, lesbibollotrans emakumeen elkarteari, eskerrak eman nahi dizkiogu eta baita gure esker ona helarazi ere, beti izan baitugu oso gertu. Hauek RelataLes: Relatos Lésbicos en confinamiento fanzinearen sortzaileak izan dira, eta hau irakurri ondoren, zuekin komentatu nahi ditugu gehien gustatu zaizkigun gauzak.

 

Lehenengoa, nola ez, proiektua bera eta fanzine beraren inpresioa da. Eskerrik asko lan guztiagatik. Mila esker ere luzea eta noizbehinka neketsua izan den berrogeialdi hau, espazio bizi bat egiteagatik, musuz, igurtziz eta tximeleta lesbikoz beterikoa. Baina, batez ere, eskerrik asko, beste behin ere, emakume lesbianak eta bisexualak merezi dugun lekuan jartzeagatik, eskerrik asko ikusgarri egiteagatik! Eta ez gu bakarrik, baita gure sentitzeko, maitatzeko eta gozatzeko moduak ere. Pluralean idazten dugu, noski, gutako bakoitzak bere formak dituelako eta forma horiek biderkatzen direlako une, leku edo pertsonaren arabera.

 

Asko gustatu zaigun beste gauza bat artistek erabili dituzten kontakizunak idazteko modu oso desberdinak izan dira. Zoragarria! Gozamena da, hain modu ezberdinean irakurri ahal izatea eta, nola ez, hainbat puntutatik horiekin konektatzea. Zorionak denoi, ez utzi idazteari!

 

Gainera, fanzinea irakurrita, asko hausnartu ahal izan dugulako honetaz. Oro har, emakumeen arteko harremanez hitz egiten denean izaten den iruditeriari buruz. Zer iruditeri kolektibo dago guri buruz? Zertan pentsatzen dute pertsonek lesbianen edo emakume bisexualen harremanez hitz egiten entzuten dutenean? Zer irudi bonbardatzen dituzte haien buruek? Zer aurreiritzi dute?

 

Ez utzi RelataLes irakurtzeko aukera pasatzen. Izan ere, euripeko topaketez, Milango postre gozoez, hiri eta zelaiez, 61eko maitasun eta erromantzeez, whatsapp mezu esperantzatsuez eta istorio zoragarriez betetako mundu batean sartuko zarete.

 

Izan ere, RelataLes ez da maitasun-liburu bat edo emakumeen arteko topaketa erotikoen fanzine bat bakarrik, RelataLes eguneroko kontakizunak kontatzen dituzten istorioak dira, benetakoak edo fikziozkoak, eta protagonistak gu gara.

 

 

lgtbi harrotasuna nafarroa

Bizitza, Aniztasuna eta Harrotsuna erdigunean

Kattalingorri Elkarteak barne begirada bat eman du denboran zehar, eta denekin partekatu nahiko genuke.

Hogei urte hauetan, Kattalingorri LGBTIQ+ pertsonen eskubideen borrokarako, ahalduntzerako, aldarrikapenerako eta errealitatea ikusarazteko erreminta eta gune kolektiboa izan da. LGTBIQ+ kolektiboaren aldarrikapen historikoen ondorioz, gaur egun Nafarroan esparru juridiko propioa eta espezifikoa dugu LGBTI+ arloan. Hau da, LGTBIQ+ pertsonen eskubideen aldeko borrokak eta erakundeekin izandako elkarrizketak ahalbidetu dute gaur egun eta azken lau urteotan, besteak beste, sexu- eta genero-aniztasunari arreta emateko bi zerbitzu izatea komunitatean.

Lau urte hauetan, zerbitzu horiek martxan jartzea eta kudeatzea abentura bat izan da Kattalingorrirentzat eta borroka honetan egon garen pertsona eta kolektiboentzat. Abentura bat, eta, aldi berean, LGTBIQ+ kolektiboek urteetan aldarrikatu duten zerbait egiteko aukera bat. Alde batetik, Harrotu, Iruñeko Udalaren LGTBI+ Zentroa, hiriburuko topagune gisa. Bertan, LGTBI+ errealitatea herritarrengana hurbiltzeaz gain, arreta profesionala eskaintzen da eta sexu- eta genero-aniztasunarekiko errespetua bultzatzen da. Beste alde batetik, Kattalingune, Nafarroako Gobernuko LGTBI+ zerbitzua. Zerbitzu horrek modu deszentralizatuan ematen du zerbitzua Nafarroako hainbat eremutan, eta bilakaera izan du, edukiari eta aurrekontuari dagokienez, Kattalingorri osatzen dugun kolektiboen eta aliatuen borrokari esker. Gaur egun, aurrera egin dugu gure errealitateak ikusarazten eta arreta profesionaleko zerbitzu horiek izatearen garrantzian, baina oraindik nahiko bide dago egiteko, eta horregatik jarraitzen dugu hemen.

Garai zailak dira; izan ere, Nafarroan LGTBIQ+ pertsonen berdintasuna sustatzeko eta defendatzeko lege bat lortu genuen arren, oraindik ere sufritzen jarraitzen dugu ikusezintasun instituzional eta sozialagatik, gizarte-bazterkeriagatik eta gizarteko geruza batzuen gaitzespen zuzenagatik. Ildo horretan, Espainiako Estatuan lege espezifikoen garapena atzeratzen jarraitzeak ez du laguntzen hori aldatzen. Horrez guztiaz gain, COVID-19ari aurre egiteko neurriak larriagotzen ari dira bazterkeria eta sufrimendua eragiten zituzten egoerak: leku seguruak ez diren etxeak eta alternatiba bat aurkitzeko zailtasunak, lan-prekarietate handiagoa eta zu zeu izatearen beldurrak areagotzea, transizio-prozesuak geldirik, armairura itzultzea, gizarte-bazterketako egoeretan dauden Trans pertsonen babesgabetasun handiagoa eta abar luze bat.

Ezinbestekoa iruditzen zaigu pertsonen eskubideak eta berdintasuna ez hierarkizatzea, eta batzuk bigarren mailan geratzea, ikusezinak berriro ere, ideologia edo posizionamendu politikotik haratago, alde batera utzi ezin diren oinarrizko eskubidetaz ari baikara.

Horregatik guztiagatik, beharrezkoa ikusten dugu LGTBIQ+ pertsonen, kolektiboen eta aliatuen arteko sareak sendotzea, eskubideak defendatzeko eta egikaritzeko. LGBTIQ+ pertsona publiko eta kalitatezkoen errealitateari erantzuten dioten zerbitzuak garatzen eta aldarrikatzen jarraitzea. Erakunde publikoei dei egitea, batetik, beren ekintzetan intersekzionalitatea egiazki sar dezaten, erantzun integralak bermatzeko, eta, bestetik, elkarrizketa aktiboa izan dezaten LGBTIQ+ kolektiboekin.

Gure aurrekoei esker, indarra eta adorea garenoi eta askatasuna etorriko direnentzat.

 

Clickar para leer en castellano

Premios LAIAK Olite

LAIAK sariak

LAIAK Elkarteak Tafallan ospatu du “kolektiboaren ikusgarritasunaren aldeko” lehen sari gala, eta horren alde borrokatzen dutenen lana goratu du.

Laiak taldeak urtebete baino ez du, eta dagoeneko LGTBIQ+ eskubideen aldeko borrokaren eredu gisa eraiki da Nafarroako Erdialdean. Aitzindaria eskualdean, homofobiarik gabeko giro baten bidez sortu zen.

Sarien lehen edizioak Mili Hernandezen lana, Kattalingorri elkartearena eta Olite hirirena goraipatu zituen, taldekako eta banakako aurrerapenaren hiru adibide. Ekitaldian, aniztasuna oihukatu zuen Laiak taldeak, dantzetako folklorearekin eta erakundeetako ordezkariekin batera.

Mili Hernandezek duela hogeita bost urte baino gehiago ireki zuen Chuecan LGTBIQ gaiko liburu-denda bat, lesbianen literatura Estatuan eta aurrerakoienen buruetan sortzen ez zenean iritsi zena. Jaso zuen saria mende laurdenean egindako lanaren aintzatespena da, ezarritako kemena eta jarraitzeko gogoa.

Oso hunkigarria da, zailtasun garai honetan ilusio berezia egiten dit lanean jarraitu behar dugulako, gu guztiok gara beharrezkoak.

Eskualde mailako sariak Kattalingorri izena du ia hogei urtez izandako aktibismoagatik. Erakundea 2000. urtean sortu zen, Iruñean LGTBIQ pertsonentzako arreta- eta informazio-zerbitzu bat emateko helburuarekin. Zerbitzu horren ekintza-eremua Foru Erkidego osora hedatu da duela hilabete batzuetatik hona.

Saria maitasunez eta pozik jaso genuen, erakundeari esker ona adieraztea da, baina, batez ere, baliabideak falta zirenean egon diren pertsonen pertseberantziari, ezer ez zegoenean tinko eutsi baitzieten.

baiezkoa eman zion Xabier Sanchezek Kattalingorriren koordinatzaileari.

Los Lebreles taberna, Erriberrin, abangoardian mantendu zen 1980ko hamarkadan, erromesaldi leku bat izan zen, herria bera bezala, euren herrietan abegi onik sentitzen ez zuten nafarrentzat. LGTBIQ giroko lehen taberna izan zen komunitatean.

Oliten adeitasuna zegoen, 80ko hamarkadan autobusak etortzen ziren, hemen epaituta sentitzen ez ziren pertsonekin beteta.

Alejandro Antoñanzasek, Berdintasun zinegotzi eta saria jasotzeaz arduratzen denak, azaldu du.

Iturria: Noticias de Navarra E. Pujol

 

Leer artículo en castellano

Loading new posts...
No more posts