Bizitza, Aniztasuna eta Harrotsuna erdigunean
1989
post-template-default,single,single-post,postid-1989,single-format-standard,stockholm-core-2.3,select-theme-ver-8.9,ajax_fade,page_not_loaded,menu-animation-underline-bottom,header_top_hide_on_mobile,,qode_menu_,wpb-js-composer js-comp-ver-6.6.0,vc_responsive
lgtbi harrotasuna nafarroa

Bizitza, Aniztasuna eta Harrotsuna erdigunean

Kattalingorri Elkarteak barne begirada bat eman du denboran zehar, eta denekin partekatu nahiko genuke.

Hogei urte hauetan, Kattalingorri LGBTIQ+ pertsonen eskubideen borrokarako, ahalduntzerako, aldarrikapenerako eta errealitatea ikusarazteko erreminta eta gune kolektiboa izan da. LGTBIQ+ kolektiboaren aldarrikapen historikoen ondorioz, gaur egun Nafarroan esparru juridiko propioa eta espezifikoa dugu LGBTI+ arloan. Hau da, LGTBIQ+ pertsonen eskubideen aldeko borrokak eta erakundeekin izandako elkarrizketak ahalbidetu dute gaur egun eta azken lau urteotan, besteak beste, sexu- eta genero-aniztasunari arreta emateko bi zerbitzu izatea komunitatean.

Lau urte hauetan, zerbitzu horiek martxan jartzea eta kudeatzea abentura bat izan da Kattalingorrirentzat eta borroka honetan egon garen pertsona eta kolektiboentzat. Abentura bat, eta, aldi berean, LGTBIQ+ kolektiboek urteetan aldarrikatu duten zerbait egiteko aukera bat. Alde batetik, Harrotu, Iruñeko Udalaren LGTBI+ Zentroa, hiriburuko topagune gisa. Bertan, LGTBI+ errealitatea herritarrengana hurbiltzeaz gain, arreta profesionala eskaintzen da eta sexu- eta genero-aniztasunarekiko errespetua bultzatzen da. Beste alde batetik, Kattalingune, Nafarroako Gobernuko LGTBI+ zerbitzua. Zerbitzu horrek modu deszentralizatuan ematen du zerbitzua Nafarroako hainbat eremutan, eta bilakaera izan du, edukiari eta aurrekontuari dagokienez, Kattalingorri osatzen dugun kolektiboen eta aliatuen borrokari esker. Gaur egun, aurrera egin dugu gure errealitateak ikusarazten eta arreta profesionaleko zerbitzu horiek izatearen garrantzian, baina oraindik nahiko bide dago egiteko, eta horregatik jarraitzen dugu hemen.

Garai zailak dira; izan ere, Nafarroan LGTBIQ+ pertsonen berdintasuna sustatzeko eta defendatzeko lege bat lortu genuen arren, oraindik ere sufritzen jarraitzen dugu ikusezintasun instituzional eta sozialagatik, gizarte-bazterkeriagatik eta gizarteko geruza batzuen gaitzespen zuzenagatik. Ildo horretan, Espainiako Estatuan lege espezifikoen garapena atzeratzen jarraitzeak ez du laguntzen hori aldatzen. Horrez guztiaz gain, COVID-19ari aurre egiteko neurriak larriagotzen ari dira bazterkeria eta sufrimendua eragiten zituzten egoerak: leku seguruak ez diren etxeak eta alternatiba bat aurkitzeko zailtasunak, lan-prekarietate handiagoa eta zu zeu izatearen beldurrak areagotzea, transizio-prozesuak geldirik, armairura itzultzea, gizarte-bazterketako egoeretan dauden Trans pertsonen babesgabetasun handiagoa eta abar luze bat.

Ezinbestekoa iruditzen zaigu pertsonen eskubideak eta berdintasuna ez hierarkizatzea, eta batzuk bigarren mailan geratzea, ikusezinak berriro ere, ideologia edo posizionamendu politikotik haratago, alde batera utzi ezin diren oinarrizko eskubidetaz ari baikara.

Horregatik guztiagatik, beharrezkoa ikusten dugu LGTBIQ+ pertsonen, kolektiboen eta aliatuen arteko sareak sendotzea, eskubideak defendatzeko eta egikaritzeko. LGBTIQ+ pertsona publiko eta kalitatezkoen errealitateari erantzuten dioten zerbitzuak garatzen eta aldarrikatzen jarraitzea. Erakunde publikoei dei egitea, batetik, beren ekintzetan intersekzionalitatea egiazki sar dezaten, erantzun integralak bermatzeko, eta, bestetik, elkarrizketa aktiboa izan dezaten LGBTIQ+ kolektiboekin.

Gure aurrekoei esker, indarra eta adorea garenoi eta askatasuna etorriko direnentzat.

 

Clickar para leer en castellano

Tags: