Nafarroako transexualei laguntzeko eta arreta emateko gida
1933
post-template-default,single,single-post,postid-1933,single-format-standard,stockholm-core-2.3,select-theme-ver-8.9,ajax_fade,page_not_loaded,menu-animation-underline-bottom,header_top_hide_on_mobile,,qode_menu_,wpb-js-composer js-comp-ver-6.6.0,vc_responsive

Nafarroako transexualei laguntzeko eta arreta emateko gida

«Transexualei laguntzeko eta arreta emateko gida» hau Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI) sexu- eta/edo genero-identitateagatik herritar askori eragiten dieten askotariko diskriminazioak gainditzeko neurriak sustatzeko, bultzatzeko eta ezagutarazteko duen nahiari erantzuten dio.

Azken urteotan pertsona guztientzako eskubideak lortzeko bidean aurrera egin badugu ere, gehiegitan, transexualak eta transgeneroak hezkuntzaren, osasunaren, gizartearen, kulturaren eta lanaren esparruetako sentsibilizazio-ekintzetatik kanpo geratu dira.

Gobernu honek, INAIren bidez, LGTBI kolektiboen eskariari erantzun nahi izan dio uneoro, erakundeen inplikazioari dagokionez – Zerbitzuen eta legediaren arloan –, izaera unibertsaleko giza eskubideen defentsan.

Horregatik, Nafarroako Foru Komunitatean sexu- edo genero-identitateagatiko, sexu-orientazioagatiko eta genero-adierazpenagatiko diskriminazioaren aurkako politika publikoak ezartzeko, konpromiso argi eta irmoak behar dira. Horretarako, Nafarroako Gobernuko departamentu guztietan eta gainerako toki-administrazioetan edozein diskriminazioren aurka egiten ari garen lana hartuko dugu abiapuntutzat. Eta, abiapuntu horretatik, zeharkako lanketa bat garatzea, hau da, berdintasun-gidalerro bat izatea politika eta sektore guztietan.

2016ko ekainean, Transexualitatearen Arretarako Batzordea sortu genuen Nafarroako Foru Erkidegoan. Partaidetza-prozesu bat bizi izan dugu, eta horrek balio izan digu gogoeta egiteko, hazteko, erantzuten jakiteko, aukerak zabaltzeko. Eta aldaketarako motor gisa ere balio izan digu.

Batzorde honen helburu nagusietako bat Gida hau egitea izan da, eta, izenak berak dioen bezala, transexualek, senideek eta gaian interesa duten pertsonek laguntza, babesa eta baliozko tresna dutela sentitzea lortu nahi izan da. Tresna horrek, lehenik eta behin, gaian, kultura- eta gizarte-testuinguruan eta arau-esparruan kokatuko gaituen kontzeptu-esparrua jasoko du. Gidaren bigarren zatian, Nafarroako herritarrek administrazio publikoan dituzten zerbitzuak jasotzen dira, bai eta transexualen eta familien kolektiboei buruzko informazioa ere.