4022
post-template-default,single,single-post,postid-4022,single-format-standard,stockholm-core-2.3,select-theme-ver-8.9,ajax_fade,page_not_loaded,menu-animation-underline-bottom,header_top_hide_on_mobile,,qode_menu_,wpb-js-composer js-comp-ver-6.6.0,vc_responsive

Intersexualitatea errealitate ezezaguna

LGTBIQ+ siglen barruan, I da zalantzarik gabe, gutxien ezagutzen den errealitateetako bat, bolg-sarrera honetan aipatuko dugun «intersexual» terminoari egiten dio erreferentzia honek. Hasteko, esango dugu letra hori ez dela beti LGTBIQ+ imajinarioaren parte izan; izan ere, beste errealitate askorekin gertatzen den bezala, denbora luzez ezezaguna izan da, eta “izendatzen ez dena, existitzen ez denez”, gaur egun, errealitate horri buruz hitz egin nahi dugu.

Intersexualitateak aldaketa kromosomikoei, genetikoei, hormonalei, genitalei eta abarri egiten die erreferentzia, eta pertsona batzuetan gertatzen dira ezarritako osasun- eta gizarte-arauaren arabera. Hala eta guztiz ere, eta nahiz eta pertsona guztiek elkarren artean diferentziak ditugun maila hormonalen, ezaugarri genitalen eta abarren arabera, pertsona hauen kasuan aldaketa horiek batez bestekoaren aldean nabarmenagoak direla, eta horregatik esaten da errealitate intersexuala dutela edo horietako batzuk, pertsona intersexualak direla.

Errealitate intersexual hori ez da bat eta bakarra, eta giza errealitatearekin zerikusia duten beste gaiak bezala (larruazalaren kolorea, adibidez), askotarikoa da. Gainera, errealitate hori ez da beti agerian geratzen jaiotzaren unean. Kasu gehienetan intersexualitate hori agerian gera daiteke, batez ere pubertaroan, espero diren gorputz-aldaketa batzuk gertatzen ez direlako, hala nola bulba duten pertsonen hilekoa. Hala ere, pertsona batzuk intersexualitate errealitatearekin bizi eta hiltzen dira, jakin gabe.

Esta gauzak argi uztearren, intersexualiteta:

  • Ez da patologia bat edo malformazio bat. SEXU-ANIZTASUNAREN BESTE ZATI BAT DA. Baliteke kasu batzuetan arreta medikoa behar izatea, adibidez, desoreka metabolikoengatik, baina ezaugarri intersexualak, berez, ez dira osasun-arazo.
  • Ez da identitate sexuala: pertsona orok daki nor den, bere gorputzak dituen ezaugarri espezifikoetatik haratago.
  • Ez da sexu-orientazioa: intersexualitatea ez du zerikusirik desira erotikoarekin.

Hala ere, gorputzen eta haien berezitasunen inguruan ezarritako arau soziala dela eta, pertsona intersexualek beren giza eskubideen urraketa diren egoerak bizi dituzte, eta horregatik integratzen dira LGTBIQ+ kolektiboaren barruan horien alde borrokatzeko. Gaur egun urratzen ari diren eskubideen adibide batzuk honako hauek dira:

  • Baimendu gabeko kirurgiak eta tratamenduak egiten dira, itzulezinak eta medikoki beharrezkoak ez direnak, ezarritako arau sozialarekin bat etortzeagatik bakarrik. Gainera, horiek haurtzaroan gertatzen dira, familiekiko desinformazio handiarekin eta, batzuetan, pertsonen ondorengo arazoak eraginez.
  • Osasuneko profesionalek ezjakintasun eta prestakuntza-gabezia handia dute pertsona intersexualen premia espezifikoei erantzuteko.
  • Gizartean ezjakintasun handia dagoenez, errealitate horren inguruan estigmatizazio eta diskriminazio handia dago familia-, eskola- eta lan-inguruneetan.

Zorionez, eta beste hainbat konturekin gertatzen den bezala, elkar ulertzeko beharrak eta eskubideen urraketa horrek eragin ahal izan duen amorruak edo minak eraginda, errealitate intersexualak dituzten pertsonek bat egin dute beren errealitateei ahotsa emateko eta laguntza-sareak sortzeko. Hemen dituzue kontsultatu ditzakezuen guneetako batzuk.

https://kaleidosintersex.com/

https://grapsia.org/

https://brujulaintersexual.org/