2335
post-template-default,single,single-post,postid-2335,single-format-standard,stockholm-core-2.3,select-theme-ver-8.9,ajax_fade,page_not_loaded,menu-animation-underline-bottom,header_top_hide_on_mobile,,qode_menu_,wpb-js-composer js-comp-ver-6.6.0,vc_responsive

Maiatzak 17: LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna

LGTBIfobia  terminoak Lesbiana, Gay, Bisexual,Transexual, Intersexual eta izan, sentitu eta adierazteko forma ez normatiboen kontrako intolerantzia, diskriminiazio edo errefusa jarrera edo ekintzei egiten dio erreferentzia, atzean orientazio sexual, identitate edo adierazteko moduen arrazoiak daudenean. Gutxi hitz egiten da termino honetaz baian egunerokoan pertsona askok jasan behar izaten ditugun diskriminazio jarrera asko barnebiltzen ditu.

Begiradak, erasoak, komentarioak… epaiak. eta kasu batzuetan ere eraso zuzenak, ahozkoak edo fisikoak. Baina beharrezkoa al da norbait fisikoki erasotzea mina eragiteko?

“Irakurtzen duena homosexuala”, “hori neskena da”, “bisexualei denak gustatzen zaizkie”, “bai, ni ere extralurtar sentitzen naiz”… horrelako komentarioak egunero entzuten dira ikasgeletan; esta hortik kanpo ere. “Baina ez da txarrera irakasle”,“gure arteko txantxa bat da”…. Ikasgelak diagnostiko larria duen gizarte baten isla eta sintoma dira: ezjakintasun handia eta onarpen eskasa.

Hitz egin dezagun aniztasunaz eta ikasgeletan hontaz egiten den lanketaz. Eskoletakoaz eta honen kaleko isladaz. Sarriegi entzuten dugu “hemen nahi duenak nahi duen bezala adierazi daiteke, piska bat ausarta izan behar du bakarrik”. Baina, gainontzeko denak bezala, publikoki askatasunez adierazi ahal izateko ausarta izan behar al da? Justua al da zama guztia beste pertsonen bizkar gainean uztea? Edo denoi dagokigu denak gure modu bakar eta errepikaezinean bizitzeko, harremantzeko eta adierazteko libre sentitzeko espazio askea sortzea ?

“Baina transa zara? Benetan? Ba ez zaizu nabaritzen, mutil mutil bat dirudizu”.

“Guapa da, ez dirudi transa denik, ez nuen pentsatuko”.

“Baina orduan neska zinenean nola zenuen izena?

“Bikotea duzu? Ze ausarta ez? eta bera zer egon zen lehenago, neskekin edo mutilekin? “Eta nola da mutil trans batekin larrua jotzea?”

“Eta orain zein komunetara zoaz, desgaitasuna dutenen komunera?”

Edo ginekologian “ea, non dago emakumea?”

Eta horrelako hamaika…

Eta zer esan landa eremuari buruz…

“Ba al duzu neska lagunik mutiko?”

“Hemen ez dago horrelako inor”

“Badago gay bat bai, nik berarekin normal normal hitz egiten dut”…

Benetan esaten ahal dugu aniztasunak espazio erreal bat duela Nafarroako landa eremuan? Ba al dago Nafarroa osoan LGTBIfobiaz salbu den tokirik?

Sarri ez dago eraso zuzenik baina ikusezin bihurtzea ez al da ere LGTBIfobia keinu bat? Benetan barneratua dugu aniztasuna elikatu beharreko balio bat dela? Uste al dugu nafarroan LGTBIfobiarekin amaitzea lortu dugula? Tamalez horrelako egunek ezinbesteko izaten jarraitzen dute. Hau ez delako ausardia kontu bat eta aniztasunean inbertitzeak LGTBIfobiari aurre egitea suposatzen duelako, pertsona guztiak espazio guztietan askatasun osoz adierazi ahal izateko.

 

* Irudi nagusian, Normunds Kindzulis, apirilean Tukumsen izandako ustezko eraso homofobo batean hildako gazte letoniarra.