Maiatzak 17: LGTBIfobiaren aurkako eguna
Gaur 2020ko maiatzaren 17a da. 30 urte bete dira OMEk homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik atera zuenetik. 30 urte hauetan mundua aldatu egin da eta asko aldatzea lortu dugu. 30 urte hauetan borrokan jarraitu dugu, ez gaixo, ez ero, ez estigamtizatu. 30 urte, maitatzeko, sentitzeko eta izateko modu amaigabeak daudela frogatzen. 30 urte kaleak maitasunez eta askatasunez betetzen.
Gaur, LGTBIfobiaren Kontrako Nazioarteko Egun honetan, kaleetan egoterik izango ez dugun honetan, munduari begiratzeko sortutako beste erakusleiho hauek erabiltzen ditugu zuengana iristeko, mezu argi bat helarazteko: sistema zisheteropatriarkal honek sortzen dituen desberdintasunekin amaitzeko lanean jarraituko dugula, esku artean dugun arma indartsu honekin: ikusgarritasuna!
Munduari erakusten jarraituko dugu mespretxu, irain edo kolpeen aurrean ez garela kikilduko, elkartu eta borrokatu egingo garela, gorrotoak gure artean lekurik ez duela erakutsiz. Munduari erakutsiko diogu inposatutako arauetatik kanpo bizi garen lx asko garela. Erakutsi munduari gu garela!
Kattalingorri Nafarroa