Naizen, adin txikiko transexualen familien elkartea jaio da
Adingabe transexualen familiek hobekien gordetzen duten sekretua, elkartearen izena eta logoa, Esti Urresola zuzendariak Ekaitz Goikoetxearen testu batean oinarrituta argitaratutako bideo baten azken planoetan azaldu zen. Bertan, familia horiek azken urteetan ‘Chrysallis Euskal Herria’ izenarekin egindako lana laburbildu zen.
Elkarteko 7 haurrek letra handiz idatzi zuten taula gainean Naizen irudikatuko duten logotipo berria, koloreekin.
Logoak, Arista komunikazio agentziak modu altruistan diseinatua, bere letren bidez, arrosa eta urdinaren artean kolore segida oso bat dagoela erakusten du, bakoitza, kolore ezberdinekoa baita. Izan ere, guztiok ditugu kolore horiek guztiak, bakoitzak neurri eta proportzio desberdinetan. I ‘aren puntua pozaren, askatasunaren eta zoriontasunaren eztanda bihurtu da, horrela loratzen baikara benetan garena izan gaitezkeenean.
Iturria: naizen.eus