3926
post-template-default,single,single-post,postid-3926,single-format-standard,stockholm-core-2.3,select-theme-ver-8.9,ajax_fade,page_not_loaded,menu-animation-underline-bottom,header_top_hide_on_mobile,,qode_menu_,wpb-js-composer js-comp-ver-6.6.0,vc_responsive

Trans Ikusgarritasunaren Eguna

Gaur martxoaren 31a da, Trans Ikusgarritasunaren Eguna, eta post honen bidez gogorarazi nahi dugu efemeride hau oraindik ere beharrezkoa dela gizarteak trans errealitateak ezagutu ditzan eta, guztien artean, gorpuztasunen eta identitateen arteko korrelaziorik eza barnera dezagun. Gizarte-imajinarioa zabaltzeko helburuarekin, datozen belaunaldiek sentitutako sexua pertsona bakoitzaren identitate bakar eta errepikaezina dela uler dezaten, eta ez jaiotzean esleitutako sexua. Hobeto esanda, jaiotzean sexua ez esleitzeko, baizik eta pertsonak adierazten duena legitimatzeko (bizitzaren eremu guztietan). Eta, oro har, aniztasuna gizarte-araua izan dadin.

Gaur, martxoak 31, errealitate transak dituzten erreferenteak gogoratzeko eguna ere bada, bideak ireki baitituzte beren gorputzak gezi-punta gisa kokatuz. Silvia Ribera eta Marsha P. Johnson historikoetatik, 1969ko Stonewalleko istiluetan borroka egin zutenak, sistema zapaltzaile batek ezarritako isiltasuna hausteko eta LGBTI+ eskubideak aldarrikatzeko. “Veneno” ikonikoraino, atzetik zetozen “Kristina” askori bidea ireki ziena.

Hala ere, gaurkoan, post hau erreferente hurbilari eta lagunari eskaini nahi diogu. Hau Mar C. Llop da. Duela egun batzuk jakin genuen Mar hil egin zela. Eta Kattalingorritik ez zitzaigun egun hoberik bururatzen maitasunezko eta esker oneko hitz batzuk eskaintzeko.

Mar trans pertsonen eskubideen aldeko aktibista eta borrokalaria izan zen. Bere lan garrantzitsuenetako bat «Work in progress»/«eraikuntza identitarioak» liburua izan zen. Bertan, trans errealitateak dituzten pertsonen testigantzak eta argazkiak jasotzen dira. Beren gorputzak erakutsiz eta beren istorioak kontatuz.

Mar trans errealitateak ikusarazi nahi zituen, arreta gorputzaren aniztasunean jarriz, hau da, bizitzako esparru guztietan errealitate transak daudela ikusarazi nahi zuen; unibertsitatean, lanean, kirolan… pertsona bakoitzak bere gorputzarekin eta munduan izateko eta egoteko duen moduarekin. Liburuak bizipen, desio, pentsamendu eta prozesu oso desberdinak biltzen ditu, erreferentzia sorta oso aberasgarria zabaltzen diguna. Eta, gainera, herritarrak sentsibilizatzeko tresna da.

Mila esker Mar gezi-muturra izateagatik eta errespetu eta sormenetik aniztasun-bideak ireki dituzulagatik. Ez zaude hemen, baina gogoan izango zaitugu. Mila esker mundu hau hobetzen duten pertsona askori ahotsa emateagatik eta erreferente izateagatik, dauden askorentzat eta datozenentzat.

Agur bero bat,

Kattalingorri.