2199
post-template-default,single,single-post,postid-2199,single-format-standard,stockholm-core-2.3,select-theme-ver-8.9,ajax_fade,page_not_loaded,menu-animation-underline-bottom,header_top_hide_on_mobile,,qode_menu_,wpb-js-composer js-comp-ver-6.6.0,vc_responsive

Emakume anitzak

Martxoak 8an, denek dagoeneko dakigun moduan emakumeen nazioarteko eguna ospatu edo aldarrikatzen da mundu mailan. Agenda feministan morez markatutako efemeridea da hau, aldarrikapenez josia egon ohi dena.

Azken urteotan, emakumeen* nazioarteko egun bezela ikusi dugu egun honen izendapena, emakume hitza itzartxo horrekin lagundua izan da. Hau emakumeen arteko aniztasuna ikustarazteko intentzioarekin egin izan da. Izan ere, batzuetan, ahaztu egiten zaigu emakumeak ez garela talde homogeneo bat, zeina berdin posizionatua dagoen botere estrukturengatik, baizik eta esan bezela, anitza den.

Gero eta gehio feminismoak (edo transfeminismoak zehazki) hori aldarrikatzen dute; ezberdinak garela eta hau balio bat dela, nahiz eta diferentziak ezberdintasun sozial eta legalak justifikatzeko erabili diren historikoki, ezberdintasuna balio bat da, eta honek zera esan nahi du azken finean, aniztasuna balio bat dela.

Hortaz, emakumeak askotarikoak gara; emakume batzuk beste emakume batzuk desiratzen ditugu, emakume batzuk zakila dugu, emakume batzuk pobrezi egoeran gaude, emakumeak anitzak gara funtzionalidade aldetik, emakumeak jatorri ezberdinetakoak gara, emakumeak azal kolore ezberdinak ditugu, emakume batzuk potoloak gara, emakume batzuk bizarra daukagu, emakume zaharrak, lan ezberdinak egiten ditugun emakumeak, edo langabetuak gara, etabar luze bat.

Denak gara emakume, eta identitate horrek batzen gaitu, izan ere, munduan ez da berdina emakume jaiotzea (edo emakume bezela sozializatua izatea) edo gizona jaiotzea. Pribilegioekin bizi zara edo horiek gabe. Eta gero noski, honek beste ardatz batzuekin ere talka egiten du, hau azaltzeko Kimberlé Williams Crenshaw, arrazari buruzko teoria kritikoan ezpezializatutako irakasle eta akademidunak, intersekzionalitate hitza erabili zuen 1989an. Intersekzionalitatea, indibiduo bakoitzak kategoria sozial anitzei dagokienez duen pertenentziaren arabera opresioa sufritu edo pribilegioa izatearen fenomenoa litzateke. Hortaz pertsona bakoitza, kategoria horien arabera gizartearen erdigunean edo marjenetan gaude, irudian ikusten al da ze kategoriak jartzen gaituzten erdigunean edota marjenetan. LGTBI+ emakumeak, marjeneruntz botatzen gaituzten bi ardatz ditugu; emakumetasuna eta sexu eta genero aniztasuna, eta horiei askotan, beste batzuk ere gehitzen zaizkie.

Emakumeari egotziak izan diren lanak; hau da zainketa lanak, gizartearen sostengurako eta gizartearen ongizaterako ze beharrezkoak diren argi geratu den garai honetan, guk ere aldarrikapen horrekin bat egin nahi dugu, BIZITZAK ERDIGUNEAN jarri behar diren mundu bat nahi dugu, norbanakoak garrantzia duten mundu bat hain zuzen.

Honetaz gain, nahiz eta eskakizun historikoa izan, aurten ere bereziki, Trans legea aipatzekoa da martxoaren 8aren bueltan, izan ere, eztabaida ugari ematen ari dira estatuko legea onartzeko atarian gauden honetan eta uste dugu, feminismoak lege hau babestu behar duela, izan ere, trans emakumeak, gainontzeko pertsonak haiek jaiotzean emakumeak zirela ohartu ez arren, emakumeak dira, bakoitzak baitaki nor den, elkar entzutea besterik ez dugu hori jakin al izateko. Honen aurka dauden argudio guzti horien aurrean, Mother of queer-ek publikatutako binetak gauzak oso argi azaltzen dituela uste dugu, eta horregatik hemen uzten dizkizuegu, izan ere, ahizpatasuna defendatzen bagudu, feminismoa transfeminista izan beharko da edo ez du emakume guztien askatasunaren eta eskubideen alde borrokatuko eta orduan, ez da feminismoa izanen eta ez du sistema iraultzea lortuko.

DENA ALDATU SISTEMA ARRAKALATU!