Irailak 23: Bisexualitatearen ikusgarritasunaren eguna
3366
post-template-default,single,single-post,postid-3366,single-format-standard,stockholm-core-2.3,select-theme-ver-8.9,ajax_fade,page_not_loaded,menu-animation-underline-bottom,header_top_hide_on_mobile,,qode_menu_,wpb-js-composer js-comp-ver-6.6.0,vc_responsive

Irailak 23: Bisexualitatearen ikusgarritasunaren eguna

Egia edo gezurra asmatzeko jokoa proposatzen dizuegu! Esaldi batzuk utziko ditugu, egiazkoak edo faltsuak diren pentsa dezazuen::

  • Bisexualitatea fase bat besterik ez da
  • Pertsona bisexualek ligatzeko aukera gehiago dituzte
  • Pertsona bisexualek sexu bereko pertsonak edo beste batzuk desira ditzakete
  • Pertsona bisexualen sexu-gosea aseezina da
  • Pertsona batzuk diote bisexualak direla, gay edo lesbianak direla ez esateagatik
  • Pertsona guztiak gara bisexualak
  • Bisexualitatea eta pansexualitatea gauza bera dira

Nola suertatu zaizue jokoa? Erraza? Zaila? Eztabaida sortu da?

Sarritan, LGTBI+ pertsonok jolas horri aurre egiten diogu bizitza errealean, eta baieztapen horietako batzuk jasan behar izaten ditugu, gure bizipenarekin bat etor daitezkeenak ala ez. Horietako batzuk erabat faltsuak badira ere (asmatu al dituzue?), gizarte-iruditerian oraindik ere aurkitzen ditugun mito edo iruzurretako batzuk irudikatzen dituzte.

Bisexualitatea desioaren orientazio bat da, eta horrekin identifika gaitezke. Definizio honetatik gatoz: «Bi sexuekiko desio erotikoa sentitzen duten pertsonak». Horren aurrean, errealitateak itzultzen digu agian definizio hori apur bat motz geratuko dela. Pertsonak eta haien bizipenak eboluzionatzen ari dira, eta, horrekin batera, kategoriak ere bai, beste batzuetan aipatu dugun bezala. Bisexualitatea modu osoago batetan definitzen saiatzeko, honako hau esan genezake: «Sexu bereko pertsonekiko edo beste batzuekiko desio erotikoa sentitzen duten pertsonak».

Zenbaiten ustez, «Bi» aurrizkiak esan nahi du bisexualitatea bi sexu bitar eta zisexualekiko erakarpena baino ez dela («gizona» eta «emakumea»). Badira beren orientazioa horrela bizi dutenak, baina bisexualitatea, zure sexu bereko edo beste batzuetako pertsonenganako erakarpena denez, espektro bitarretik eta CISetik harago dauden sexu-identitateetara ere heda daiteke.

Sexu batekiko desio erotikoa sentitzen duten pertsona guztiek ez diote beren buruari bisexual deitzen askotariko arrazoiengatik (estigma, kultura, kolektibo bateko kide izatea edo eskura duten informazioa). Kategoriek autodeterminatzeko edo ez autodeterminatzeko balio diezagukete. Gainera, badira beste orientazio batzuk, pansexualitatea adibidez, definitzerakoan gai komunak izan ditzaketenak. Pertsona pansexualek desio erotikoa sentitzen dute beste pertsona batzuekiko, sexu-identitatea faktore nagusietako bat izan gabe. Horregatik, pertsonek beren buruari bisexualak, pansexualak edo beste edozein modutan dei diezaiokete, eta, beraz, nork bere burua definitzean edo definitu gabe uztean sentitzen garen moduaren araberako kontua da.

Zalantzak argitzeak, bisexualitateari edo sexu-aniztasunaren beste edozein gairi buruzko joera, estigma edo iruzurrik gabeko informazioa lortzeak alde handia eragin dezake, izan, sentitu eta/edo adierazpenagatik diskriminazioa jasaten duten pertsonen bizi-kalitatean, bai eta pertsona guztien bizi-kalitatean ere,ANIZTASUNAK ABERASTEN BAIGAITU.

Ospatu dezagun orduan!